'.eus' domeinua
Posta elektronikoan '.eus' domeinua jartzeko eskaintza berezia, hiru egunez
Oparitu zureizena.eus kanpaina jarri du martxan PuntuEus fundazioak Durangoko Azokarako.

Fase irekia hasi berri du .eus domeinuak. Jadanik 1.292 webgunek darabilte euskararen eta euskal kulturaren domeinua, eta, aurrerantzean, eskatu ahala emango dituzte domeinuak. Durangoko Azokara begira, Oparitu zureizena.eus kanpaina egin du fundazioak, eta posta elektronikoan .eus domeinua jarri nahi duen edonork horretarako aukera izango du prezio erdian —zureizena@zureabizena.eus litzateke eredua—.
30 euroren truke, domeinu izena, hamar posta elektroniko kontu, 2 GB espazioa, DNS kudeaketa eta mugagabeko transferentzia ahalmena erosteko aukera egongo da bihartik astelehenera bitarte Puntueus fundazioaren gunean —Artekale 81, 82, 83—.
Gune horretan egoteaz gain, hitzaldiak ere eskainiko dituzte fundazioko kideek Kabian. Bihar, Iratxe Esnaola idazkaria ariko da (.eus sortzaileei begira hitzaldian, 13:30); igandean, Josu Waliño zuzendaria (.eus komunitateari eta garatzaileei, 13:30; eta, astelehenean, Santi Ribera PuntCat fundazioko zuzendaria (.eus enpresari begira, 13:30).
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.