KUBA-AEB harremanak

Europako Batzordea: "Baikorrak gara aldaketa posible baten aurrean"

Kubak eta Ameriketako Estatu Batuek bi herrialdeen arteko harremanak normaltzeko akordioak erreakzio soka luzea eragin du; munduan zehar, baina Kuban eta Miamin, batez ere.

Kubako eta AEBetako gobernuen asmoak txalotu dituzte askok Habanan. ALEJANDRO ERNESTO / EFE
jon olano
2014ko abenduaren 18a
08:20
Entzun

Federica Mogherini Europako Atzerri Politikako arduradunak "inflexio puntu historikotzat" jo du Ameriketako Estatu Batuek eta Kubak bi herrialdeen harremanak normaltze aldera egindako urratsa: "Mugimenduok elkarrizketaren garaipena irudikatzen dute". Europako Batzordeko bozeramaile Catherine Rayk, berriz, pozgarritzat jo du bi herrialdeen jarrera.

Raul Castro Kubako presidenteak harrera egin die AEBek atzo askatutako Bosten Taldeko hiru preso ohiei: "Zuetaz harro, erakutsi duzuen erresistentzia, ausardia eta adibideagatik, eta horrek gure herriarentzat ordezkatzen duenagatik". Gainera, milaka lagun irten dira kaleetara, "heroiei" —hala ezagutzen dituzte irlan– ongi etorria emateko.

[Youtube]http://youtu.be/o1UysKbajCI[/Youtube]

Bestelako errakzioak izan dira, ordea, Miamin  —bertan bizi dira Kubako erregimenaren kontra egonagatik irlatik joandako asko—. Protesta egin dute bi herrialdeen arteko harremanak aldatzeko asmoen kontra, eta besteak beste, "terroristatzat" jo dute Obama.

Bestalde, hainbat agintari politikok azaldu dute poza atzoko berriaren ostean. Juan Manuel Santos Kolonbiako Gobernuko presidentearen esanetan, Kubak eta AEBk erakutsi dute "zatiketak handiak izanagatik ere elkarrizketaren eta iraunkortasunaren bidez" posible dela desberdintasunak konpontzea. Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak, berriz, "historikotzat" jo du atzoko akordioa.

Egunkarietako azalak

Mundu osoko hedabideen azaletako albiste nagusia izan da AEBek eta Kubak harremanak normalizatzeko lortutako adostasuna. Honakoak dira batzuk:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.