MENDIA

Biriketako edema baten ondorioz hil zen Fernando Osa

Argentinan egin dioten autopsiaren arabera, ziurrenik garaierak eragin zion edema, Efe agentziak zabaldu duenez.

Fernando Osa mendizalea, iaz, Ehunmiliak lasterketaren azkeneko aldian.
2015eko urtarrilaren 4a
11:15
Entzun

Larunbat arratsaldean hasi ziren Fernando Osa euskal mendizalearen gorpuari autopsia egiten, Fiambalako erietxean. Herri horretara jaitsi zuten gorpua erreskate taldeek. Auzitegi medikuek ondorioztatu dute garaiera gaitzak eragindako biriketako edema baten ondorioz hil zela Osa.

Ondo bidean, heldu den astean espero dute hilotza Donostiara ailegatzea. Salbamenduaren zain zegoela zendu zen Osa, ostegunean. Bi egun zeramatzan ondoezik.

Bestalde, Argentinako hedabide ugarik argitaratu dute Catamarka probintziako Babes Zibileko zuzendariak dimisioa eman duela, Osaren erreskate lanetan hutsuneak izan zirelakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.