Noiz sortua: 2015-01-07 08:25:25

erreakzioak

"Terrorismoaren kontrako neurri indartsuak" eskatu ditu Sarkozyk

 
'Charlie Hebdo' aldizkariaren zenbakietako bat. /
'Charlie Hebdo' aldizkariaren zenbakietako bat. / STF/EFE

Berria -

2015eko urtarrilak 7

Parisen Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako erasoak hainbat erreakzio sortu ditu Frantzian eta Frantziatiak kanpo:

Nicolas Sarkozy (UMPko burua)

"Errepublikaren oinarrietako baten, adierazpen askatasunaren, kontrako eraso zuzena da, basatia, zitala", adierazi du UMP alderdi kontserbadorearen egoitzan egin duen presazko agerraldian. Gobernuari neurri gogorrak hartzeko eskatu dio, eta horretarako bere babesa adierazi dio. "Horrelako ekintza ankerren errudunak zorroztasun handienarekin bilatu eta zigortu behar dira. Demokrazia erasotu dute eta sendo defendatu behar dugu, ezin dugu pixka bat ere egin atzera. Esan behar duguna esaten jarraitu behar dugu, eta nahi dugun bezala bizitzen", gaineratu du Sarkozyk.

Eskuin muturra, "ikaratuta"

Fronte Nazionalak ohar baten bidez adierazi du "ikaratuta" dagoela gaur goizean Parisen gertatu denarekin. Marine le Pen buru duen alderdian, Rassemblement Bleu Marine alderdiarekin batera, esan dute triste daudela, eta doluminak agertu dizkiete hilakoen senitartekoei. Nabarmendu du Frantziako eskuin muturrak "Parisen bihotzean" gertatu dela erasoa. Arratsalderako adierazpen bata iragarri dute, eta bihar goizean agerraldi bat egingo dute.

Obamak laguntza eskaini du

Barack Obama AEBetako presidenteak ere "izututa" dagoela adierazi du erasoaren berri izan ostean, eta laguntza eskaini dio Frantziari arduradunak epaileen aurrera eramateko. Ohar baten bidez erasoa gaitzetsi du lehenik eta behin, eta ondoren esan du estatu batuarrek frantziarrengan dituztela euren "pentsamendu eta otoitzak". Nabarmendu du Frantzia dela AEBen aliaturik zaharrena, eta terrorismoaren aurkako borrokan bi herrialdeak elkarrekin jardun direla nabarmendu du.

Putinek "hilketa zinikotzat" jo du

Vladimir Putin Errusiako presidenteak gogor gaitzetsi du gaur goizean Parisen izan den erasoa. Hildakoen senideek dolumina agertu die, eta zaurituei lehenbailehen osatzea espero duela esan die. "Terrorismoaren mehatxuaren kontra" lana elkarrekin egiten jarraitzearen aldeko jarrera agertu dio Frantziari.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 5ean eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta ez dute gaixorik ospitaleratu. Euskal Herrian 29.723 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.089 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Herritar batzuk Debako (Gipuzkoa) parke batean, elkarren arteko distanziak zainduz. ©GORKA RUBIO / FOKU

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahalko da astelehenetik aurrera

Jakes Goikoetxea

Espainiako Gobernuak jakinarazi du Hego Euskal Herria hirugarren fasera pasatzea onartu duela. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak izurritearen kudeaketaren kontrol osoa berreskuratuko dute

Patricia Fanlo, Laura Imaz, Jose Espinoza, Marina Delgado eta Irati Ormazabal medikuak. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Ondorioei begira

Arantxa Iraola

Erne daude medikuak, COVID-19ak pazienteetan nolako ondorioak izan ditzakeen begiratzen: lehen irudipenen berri eman du Iruñeko Ospitale Guneko sendagile talde batek

Bilboko mintzapraktika sareko Ioana haurrak eta Sergio Garcia boluntarioak astean hiru aldiz egiten dute mintzapraktika, bideo deien bidez. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Euskara izan dezaten

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Eskolak itxita, euskaraz egiteko aukerarik gabe geratu dira milaka ume eta gazte: mintzapraktika sareak sortu dituzte. Bilbo Handian 450 haurrengana heldu dira

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna