Pintaketak egin dituzte Baionako meskitan

2015eko urtarrilaren 9a
12:42
Entzun 00:00:0000:00:00

Arabiar zikinak, hiltzaileak eta charliberté hitzak idatzi dituzte Baionako meskitako hainbat lekutan goizaldean. 09:30 aldera joan da Polizia bertara, arrastoak bildu eta ikerketa abiatzeko. Aberrahim Wajou euskal kostaldeko musulmanen elkarteko presidenteak salaketa jarriko du gaur Baionako polizia etxean.

Wajouk samina eta elkartasuna azaldu du "frantziar herritar gisa" Charlie Hebdo astekariko gertakarien harira, eta salatu du "ero batzuek demokraziari eta errepublikari" egin diotela eraso.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.