'CHARLIE HEBDO'-REN AURKAKO ERASOA

"Datorren asteko zenbakia prestatzeko erabiliko dugu geratzen zaigun energia apurra"

'Liberation'-en egoitzan da 'Charlie Hebdo'-ko lantaldea, hurrengo zenbakia prestatzeko.

Poliziak eta kazetariak 'Liberation' egunkariaren egoitzako atarian. LIBERATION
2015eko urtarrilaren 9a
11:28
Entzun 00:00:0000:00:00

Astekariak edizio berezia aterako du asteazkenean, eta milioi bat ale banatuko ditu. Zortzi orrialde izango ditu, eta Canal+, Le Monde eta Liberation-en laguntza izango du horretarako. Gaur joan dira erasoa jasandako astekariko langileak Liberation egunkariaren egoitzara, han hasiko baitira prestatzen hurrengo asteko zenbakia.

Richard Malka astekariko bozeramaile eta abokatuak esan du geratzen zaien "energia apurra" datorren asteko alea prestatzeko erabiliko dutela.

Prentsa eta Aniztasuna funtsetik 250.000 euro bideratuko dituzte zenbaki horretara. Funtsa Frantziako prentsa editoreek kudeatzen dute, eta irakurleek ematen duten diruaren onura fiskaletatik ateratzen dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.