Bahiketa

Bi japoniar bahitu ditu Estatu Islamikoak, eta ordainsaria eskatu du

Benetakotasuna frogatzeko dagoen arren, Estatu Islamikoak Japoniako bi herritar bahitu dituela ageri den bideo bat zabaldu da sarean. Bertan diotenez, 72 orduren buruan hil egingo dituzte, baldin eta Japoniako Gobernuak erreskatea ordaintzen ez badu. Haruna Yukawa eta Kenji Goto dira bahituak, azken hori kazetaria.

2015eko urtarrilaren 20a
11:13
Entzun

Japoniako Gobernuak nazioarteko koalizioari emaniko babesa salatzeko, bi japoniar bahitu ditu Estatu Islamikoak, sarean zabaldu duen bideoan jakinarazi duenez. 72 orduko epean Japoniako Gobernuak 200 milioi dolar ordaindu ezean hil egingo dituztela esan dute.

Berri agentzien arabera, Haruna Yukawa eta Kenji Goto dira bahituak, azken hori kazetaria. Gatazkan dauden herrietan hainbat lan egin du, besteak beste, Iraken.

Oraindik bideoaren benetakotasuna baieztatzeko dago, baina Japoniako Gobernuaren eledun Yoshihide Sugak adierazi du ez dutela amore emango "terrorismoaren aurrean", eta ez dutela xantaia egitea onartuko. Auzia bideratzeko, Japoniako lehen ministro Shinzo Abek bertan behera utzi du Jerusalemera egitekoa zuen bidaia. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.