UKRAINA EKIALDEKO GATAZKA

Minskeko bake akordioak "hilda" daude, errusiazaleen arabera

Donetskeko Errepublikako azpiarduradun militarrak esan du negoziatzen jarraitzeko prest daudela, baina "beste formatu batean".

Emakume bat oinetakoak saltzen, Mariupolen, eraso batean kaltetutako eraikin baten aurrean. ANASTASIA VLASOVA / EFE
2015eko urtarrilaren 28a
17:19
Entzun

Iazko irailean adostu zuten Ukrainako Gobernuak eta herrialde ekialdeko matxinoek alde biko su-etena eta eremu desmilitarizatu baten sorrera. Eduard Basurin Donetskeko Errepublikako azpiarduradun militarrak, ordea, esan du "idatzita dauden bezala" ez daudela indarrean akordio horiek: "Hiltzat jo daitezke".

Basurinek gaineratu du negoziaziatzen jarraitzeko prest daudela, baina "beste formatu batean". Errusiak eta matxinoek Kievi egotzi diote su-etena apurtu eta menia soldadu gehiago lortzeko erabili izana —beste 60.000 erreserbista mobilizatu ditu  gobernuak—. Ukrainako Gobernuak, berriz, errusiarzaleak egin ditu Minskeko akordioak hautsi izanaren erantzule. NATOk, berriz, Errusia eta matxinoak jo ditu istiluak berpiztearen errudun.

Azken asteetan gaiztotu da egoera. Liskarrei berriro ekinda, Donetskeko aireportuaren kontrola hartu zuten matxinoek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.