Kultura

Euskadiko Big Banda aurkeztu dute

Euskal Herriko hiru jazz jaialdi nagusietan kontzertuak eskainiko dituzte.

Cristina Uriarte, Angel Ugarteburu (orkestraren koordinatzailea) eta bi jazz jaialdiren zuzendari Iñaki Saitua eta Alberto Ibarrondo. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 11
13:20
Entzun 00:00:0000:00:00

“Ikasleei dagokienez, Austriaren ondoren, gu gara Europan ohiko ikasketekin batera musika gehien lantzen dugun gizartea”, adierazi du Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, gaur goizean, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestraren aurkezpenean. Harekin batera egon dira Anjel Ugarteburu orkestraren koordinatzailea, Iñaki Saitua Getxoko Jazz Jaialdiko zuzendaria eta Alberto Ibarrondo Gasteizko Jazz Jaialdiko zuzendaria.

Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kontserbatorio eta musika eskoletako ikasleek osatuko dute. 23 ikasle izango dira. Urtero berrituko da, eta parte hartzeko froga gainditu beharko dute ikasleek.

Martxoan hasiko dituzte entseguak, eta bi ildo nagusi jorratuko dituzte: 1950eko hamarkadako jazza eta euskal autoreak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.