Abian da Emakumeen Mundu Martxa

2015eko martxoaren 8a
13:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Kurdistango Nusaiby hiritik abiatu zen, duela hiru egun. Aurten bereziki gogoan izango dituzte Kurdistango gerrillan borrokatzen diren emakumeak. Izan ere, Estatu Islamikoaren aurkako gerran askatasunaren ikur bilakatu dira emakumeok mundu osoan. 

Milaka emakume bildu dira egunotan festa eta aldarrikapen giroan Kurdistanen. Tartean baita Euskal Herritik joandako hainbat talde ere. 

Emakumeen aldeko aldarriak ez ezik, herri kurduaren aldeko oihuak ere entzun ahal izan dira egunotan Turkia eta Siriaren arteko mugan. Rojavan, bi herrialdeak banatzen dituen hesiaren bi aldeetatik independentziaren aldeko aldarriak entzun ahal izan ziren atzo, mundu martxaren bigarren egunean. 

Datozen egunetarako ere hainbat ekintza antolatu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.