KORRIKA

Korrikaren aurkezpen soziala egin dute Bilbon

19. Korrika atorren astean abiatuko da, martxoaren 19an, Urepeletik.

Korrika-ren aurkezpen soziala egin dute Bilbon. ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 13a
08:57
Entzun

Ane Zabalak eta Galder Perezek aurkeztu dute Bilboko Alondegiko ekitaldia. Mertxe Mugika AEK-ko idazkari nagusiak euskara ikasle eta irakasleak hartu ditu gogoan; esan du AEK "zoriontsu eta harro" dagoela milaka herritarrek euskara ikasteko egindako ahaleginagatik; irakasleek erakutsitako prestasuna eta gogoa ere txalotu zituen.

Baina AEKren kezkak ere azaldu ditu Mugikak, eta helduen euskalduntzeak Euskal Herriko hiru administrazio eremuetan duen egoera aletu du. Batez ere, zorrotz kritikatu du Nafarroako Gobernuaren "jokabide zitala", diru laguntzak aurrekontuan jasota dauden arren "xentimorik ere" ez baitie eman euskaltegiei. Jaurlaritzari dagokionez, Mugikak txalotu ditu ikasleentzako laguntza zuzenetan emandako pausoak, baina kexu agertu da euskaltegientzako dirua ez delako igo izan azken sei urtean.

Eragile eta jende ezagun ugari egon dira Alondegian Korrikari babesa adierazten. Han izan dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Cristina Uriarte eta Patxi Baztarrika, Bizkaiko aldundiko Josune Ariztondo, ELAko Leire Txakartegi, eta LABeko Ainhoa Etxaide. BERRIA Taldeko Iban Arregi, Kontseiluko IƱaki Lasa, Ikastolen Elkarteko Koldo Tellitu eta Kirmen Uribe idazlea ere bertan egon dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.