Errobi-Aturri
Iriart-Aiensa bikotea lehen indar da Errobi-Aturrin eta Fronte Nazionalarekin lehiatuko da bigarren itzulian
Eskuin muturrak ezustekoa eman du, eta bigarren indar atera da. Bigarren itzulian izanen dira aurrez aurre.

EH Baiko Alain Iriart eta Fabienne Aiensa independentea lehen postuan dira beren kantonamenduan bozen %37,90rekin. Ezustekoa Fronte Nazionaletik dator, bozen %16,74 eginez bigarren ateratzen baitira Errobi-Aturrin Dave Dagerre eta Anais Mendilahatxu. Bigarren itzulian izanen dira ondorioz.
Ondotik heldu dira Maider Behotegi eta Sebastien Duprat eskuineko independenteak (%14,40); Eric Boileau eta Catherine Daubas Ezkerreko batasunekoak (%14,02); UMPko Franck Esteve eta Florence Samson (%11,22); eta Ezkerreko fronteko Jean Dubourdieu eta Michele Lorgery (%5,73).
Abstentzioa ez da beste kantonamendu batzuetan bezain gora gainera Errobi Aurrin, %47,46koa izanez, bozkazaleen erdia baino gehiago joan da bozkatzera.
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.