Albistea entzun

DONIBANE LOHITZUNE

Eskuina garaile Donibane Lohizuneko kantonamenduan

Isabelle Dubarbier-Gorostidi eta Philippe Juzan izanen dira Donibane Lohizuneko kontselari nagusiak %54,6ekin, hau da, 5.619 boz lorturik.

Philippe Juzan.
Philippe Juzan.

Nora Arbelbide -

2015eko martxoak 29

Isabelle Dubarbier-Gorostidi eta Philippe Juzan izanen dira Donibane Lohizuneko kontselari nagusiak %54,6ekin, hau da, 5.619 boz lorturik.

Philippe JuzanEHBai zuten parean.  Leire Larrasa eta Peio Etxeberri-Aintxartek %45,4a jaso dute, 4673 boz.

Abstentzioa %50,69a izan da. Bozkatzeko izena eman dutenen artean,  11.392 ez dira joan bozkatzera. Lehen itzulian 11.493 ziren ez joan. Hots, lehen itzuliari konparatuz, 100 bozkatzale gutxiago dira bozkatzera joan bigarren itzulian.

Nahiz eta galdu duten, EHBaiko hautagaiek emaitzekin biziki pozik agertu dira. Euskal Irratietan egin lehen adierazpenetan horrelako emaitza bat eremu horretan “abertzaleen etiketarekin lortu izana iraultza” bati konparatu du Peio Etxeberri-Aintxartek. Ziburun, adibidez, EHBaik eskuinak baino boz gehiago lortu duela azpimarratu du Larrasak. Ziburuko hautetsia da Larrasa, oposizioan.

Isabelle Dubarbier-Gorostidi Ziburuko auzapezordea da eta Philippe Juzan Donibane Lohizuneko auzapez ordea.

Gogoratu daiteke, agian, lehen itzulian eskuineko bi zerrenda bazirela. Bata, garaileena, eta bestea, Jean-François Irigoien eta Anne-Marie Esteban. Hauek ez zuten UMPkoen sostengua. Baina, aldiz, bai Donibane Lohizuneko auzapeza den Peyuco duhart.

Sozialistek  ere bazuten zerrenda ofizial bat Agerretxe eta Bergarak osatua. Baita beste bat, sozialisten baitako zerrenda disidente bat, Duguet-Olaizolaena. Lehenek zuten sozialisten sostengu ofiziala. Lehen itzulian %12,64a jaso zuen honek, bigarrenek %5,37a. Bi zerrendek EHBai zerrendaren aldeko sostengu ofiziala iragarri zuten bigarren itzuliko. Ezkerreko fronteak, bere aldetik, ez zuen deitu EHBai bozkatzera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Geroa Baiko Uxue Barkos, PSNko lehendakarigaia, Maria Txibite, entzuten. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Parlamentuko lehendakaria Geroa Baikoa izango da

Joxerra Senar

Barkosen arabera, sozialistek ontzat jo dute mahaiko kide bat EH Bildukoa izatea. Txibitek goraipatu du PSNk «eskuzabal» jokatu duela
Juan Karlos Izagirre eta Maddalen Iriarte, EH Bilduko Donostiako alkategaia eta Gipuzkoako ahaldungai nagusia, Arnaldo Otegirekin, hauteskundeen emaitzak ezagutu berritan. ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Hegemonia aztertzen

Xabier Martin

Maiatzaren 28ko bozek areagotu egin dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan handitzen ari den alderdi abertzaleen nagusitasuna. Gizartea aldatzen ari da, edo alderdiak, edo biak. Bozen emaitzek badute lotura aldaketa soziologikoekin, baina haiek ez dute dena azaltzen.

Lau urtez gobernatu du EAJk Guardian. ©Juanan Ruiz / Foku

Atzera ere EAJk gobernatuko du Guardian

Jon O. Urain

Raul Garcia alkategai jeltzaleak ziurtatu du hautagaitza aurkeztuko duela, eta EH Bilduk babestu egingo du. PPk irabazi zuen herri horretan.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, gaur, Busturian egindako prentsaurrekoan. ©IREKIA

Erkorekak gaitzetsi egin ditu Ertzainak Borrokan-en «jarrera anker eta desegokiak»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak plataforma «asindikalari» leporatu dio Ertzaintzako sindikatuak negoziazio mahaitik altxatzera «behartu»« izana. Plataformak negoziazioetan parte hartu nahi du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...