Euskal Presoak

Ezezko kolektiboa presoen gerturatze eskariei

Auzitegi Nazionala atzera botatzen ari da presoen gerturatze eskaerak, argudiatuta presoen eskubideak ez direla urratu. Baina modu orokor batean egin du, euskal presoek salatutako urraketak banan-banan aztertu gabe. Zenbait hedabideren arabera, 30 presori eman die ezezkoa, baina BERRIAri abokatuek adierazi diotenez, hamar bat notifikazio jaso dituzte. Helegiteak aurkeztuko dituzte.

EUSKAL PRESO POLITIKOAK. MOBILIZAZIOA.
EUSKAL PRESO POLITIKOAK. MOBILIZAZIOA. "NOW EUSKAL HERRIRA". BILBON SAREK ANTOLATUTA MANIFESTAZIOA. MIRENTXINEN FURGONETAK IREKI ZUTEN IBILBIDEA./ Raul Bogajo/Argazki Press

Aitziber Laskibar Lizarribar -

2015eko martxoak 31

Maria de los Reyes Jimeno Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako epailea atzera botatzen ari da euskal presoek Euskal Herrira gerturatzeko egin zituzten eskaerak. Presoen eskubideak bermatzea dagokio Espetxe Zaintzarako epaileari, eta EPPK-ko presoek horregatik jo zuten harengana, sakabanaketaren bidez haien eskubide asko urratzen ari direla argudiatuta.

Epaileak, aldiz, presoen eskubideak ez daudela urratuta esan du kexak atzera botatzeko autoan. Komunikazio, bisita, defentsa, osasun zein hezkuntza eskubideak bermatuta dituztela dio, baina presoetako bakoitzak salatutako urraketak aztertzera sartu gabe.

Epaileak argudiatu duenez, bide administratibotik eskatu behar dira espetxe aldaketak; eskubide urraketak egotekotan soilik jo daiteke beregana. Eta, Jimenoren hitzetan, ez denez eskubiderik urratzen ari, presoen eskaerak aztertzea ez dagokio berari. Horrela bota ditu atzera kexak.

Presoek aurrez heldu zioten bide administratiboari, Euskal Herriratzeko eskaerak nork bere espetxeetan egin zituztenean. Proposamenei ezezkoa eman zieten orduan ere.

Hedabideek zabaldu duten informazioaren arabera Auzitegi Nazionalak 30 euskal presori ukatu diete Euskal Herrira ekartzeko eskaera. Presoen abokatuek BERRIAri esan diotenez, ordea, oraingoz, hamar bat notifikazio besterik ez dituzte jaso.

Abokatuak, kexu

"Filtrazio etengabeek eragindako babes gabezia eta kaltea" salatu dute abokatuek, azalduz zenbait komunikabideri helarazi dizkietela auto judizialak abokatuei baino lehenago. Presoen eskariak atzera botatzeko erabakiaz, abokatuek nabarmendu dute ez datozela bat, eta iragarri helegitea jarriko dutela. Balorazio juridikorik ez dute egin, ebazpenak aztertu behar dituztela argudiatuta.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bi erizain, Galdakaoko ospitalean (Bizkaia) maiatzaren 6an, 55 egun gaixorik zeramatzan gizon bat sendatu zela ospatzen. ©ANDONI LUBAKI / FOKU

Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean

Mikel P. Ansa

Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hamazazpi grafiko eta hamazazpi galdera hauekin.

Osasun langile bat pertsona bati PCR proba egiten, herenegun, Ordizian. ©Jon Urbe / Foku

58 dira Ordiziako agerraldiarekin lotutako kasuak

Iosu Alberdi - Irati Urdalleta Lete

Positibo emandakoek ezingo dute bozkatu Ordizian. Bai, ordea, haien kontaktu zuzenek. Araban beste foku bat izan den ikertzen ari da Osasun Saila, azken orduetan bederatzi kasu atzeman ostean.

Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurain. ©Jesus Diges / Efe

23 positibo detektatu dituzte Tuterako agerraldian

Igor Susaeta

Beste agerraldi bat gertatu da Iruñean, eta bost pertsona kutsatuta daudela baieztatu dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna