Euskal presoak

Guardia Zibilaren aurrean deklaratzera joateko hitzorduak jasotzen ari dira presoen senideak

Datorren astean eta hurrengoan Intxaurrondon azalpenak lekuko gisa emateko deiak egiten ari da Guardia Zibila

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2015eko apirilaren 13a
18:11
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal presoen senideak Guardia Zibilaren abisuak jasotzen hasi dira telefonoz. Guardia zibilen aurrean lekuko gisara deklaratzera joateko hitzorduak zehaztu dizkiete, datorren asterako eta hurrengorako.

Presoen abokatuek 'Berria'-ri azaldu diotenez, 13 senideren abisuak jaso dituzte orain arte. Gipuzkoarrak dira orain arte deitu dituzten guztiak, eta Intxaurrondora joateko agindu diete. Abokatuen kontrako operazioarekin lotutako neurria da, abokatuen ustez.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.