Faxismoa

Gorrotoarekin lotutako 141 eraso egon ziren Hego Euskal Herrian 2014an

Espainiako Barne Ministerioak egindako txostenaren arabera, delitu gehienek, 102k, arrazakeria eta xenofobiarekin izan zuten zerikusia. Sare Antifaxistak, EHGAMek eta Kitzikanek salatu dute kopuruak gora egin duela, eta delitu gehienak zigorrik gabe gelditzen direla.

Eraso bat salatzeko elkarretaratze antifaxista Bilboko Unamuno Plazan. MARISOL RAMIREZ, ARGAZKI PRESS
gotzon hermosilla
2015eko apirilaren 21a
07:21
Entzun

Espainiako Barne Ministerioak gorrotozko delituen inguruko 2014ko txostena eman du argitara, eta  Sare Antifaxista, EHGAM eta Kitzikan mugimenduek Hego Euskal Herriko datuen balorazioa egin dute. Esan dutenez, “kezkagarria” da datu horien atzean ezkutatzen den errealitatea: eraso arrazistak, homofoboak, pobreen aurkakoak edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen aurkakoak gero eta maizago gertatzen dira gurean”.

Esan dutenez, txostenean agertzen diren 141 erasoak ez dira iaz gertatutako guztiak, “asko salatzen ez direlako”, eta datuak biltzeko moduez ere zalantza handiak dituztelako.

Edozein modutan, “eraso bakar bat ere” gehiegi dela esan dute, eta zenbait politikarik ematen dituzten mezuak salatu dituzte, horrelako erasoen ugaltzea eta zigorgabetasuna sustatzen dituztelakoan. Bereziki, Gasteizko alkate Javier Marotok eta Ayudas Mas Justas plataformak etorkinen inguruan egindako adierazpenak salatu dituzte, bai eta Bilboko zenbait zinegotzik cruising guneei buruz egindakoak ere.

 “Horrelako mezuek zigorgabetasuna bultzatzen dute”, esan dute, eta zigorgabetasun horren adibide gisa duela gutxi Algortan (Bizkaia) izandako eraso homofoboa aipatu dute: “Orain dela bi aste gertatu zen, eta oraindik ez dago horren inguruko berririk”, esan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.