konpoNBIDEARI BEGIRA

Konponbideari begirako bide orri bat aurkeztuko du EH Bilduk gaur

Gatazka eta ondorioak konpontzeko helburuz, alde bakarreko proposamena egingo du: Bakerako Euskal Bidea. Memoria, zigor eta espetxe politika, desarmatzea eta desmilitarizazioa izango ditu ardatz. Donostiako Miramon parke teknologikoan izango da ekitaldia, 11:00etatik aurrera.  

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2015eko apirilaren 26a
11:57
Entzun

Aieteko Bake Konferentzia egin zenetik eta ETAk jardun armatua amaitutzat eman zuenetik hiru urte eta erdi igaro direla, gatazkaren konponbidea oraindik ere blokeatuta dago. EH Bilduren esanetan, "oztopoak" daude aurrera egin ahal izateko. Espainiako eta Frantziako estatuen jarrera itxiak "horma gaindiezina" eraiki duela iruditzen zaio, eta ezin dela "horma" hori noiz kenduko duten zain egon. Aurrera egitea erabaki du, beraz. Horretarako, alde bakarreko proposamena egingo duela iragarri du. Gaur aurkeztuko du Bakerako Euskal Bidea, Donostian (Miramon parke teknologikoa, 11:00).

Baina bidea ez dute bakarrik egin nahi. Hortaz, proposamena irekia izango dela diote. Gatazkaren ondorioak konpontzeko "adostasun zabalak" behar direla, eta lortzen saiatuko direla. Elkarlana, gainera, ez dute alderdi politikoen artekoa soilik izatea nahi. "Proposamena herritarrentzat da".

Lau ardatz nagusi izango ditu Bakerako Euskal Bideak: biktimak eta memoria; zigor eta espetxe politika eta iheslarien itzulera; armagabetzea; eta desmilitarizazioa.

Gai bakoitzak, lau ildoetako bakoitzak bere lanketa zehatza izango du, koalizioaren hitzetan. Baina laurek elkarren artean lotura zuzena dutela diote, eta, beraz, osotasunean hartu behar direla, lau atal bereiziek "bide orri bakarra" osatuko dutela. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.