Elkarrizketa aurrerapena

Ferran Adria: "Berrikuntza nola berritu lantzen nabil"

Donostian izan da Ferran Adria sukaldaria, Innovation Space erakusketa inauguratzen. Bihar, harekin egindako elkarrizketa argitaratuko du BERRIAk, Bizigiro gehigarrian. Adriak nabarmendu du une egokian itxi zutela El Bulli jatetxea, eta pozik dago berrikuntzaren alorrean hasitako bidearekin. Lan hori beste sektore batzuetara zabaltzea espero du.

ainara arratibel gascon
2015eko maiatzaren 8a
11:40
Entzun 00:00:0000:00:00

El Bulli jatetxeren une gogorretan baino lan handiagoa egiten duela esan du Ferran Adria sukaldariak, baina "egunero ikasteak" asko aberasten duela. Haren ustez jatetxe guztiek, handi zein txikiek, behar dute berrikuntza. Beste hainbat gaiez ere mintzatu da. Hauek nagusienak:
 

"El Bullirekin lortzen ari ginena gaindiezina zen"

"Presioa handia zen, bezeroekin ezin genuen akats bakar bat ere izan"

"Gastronomian izandako berrikuntzetan eragin gehien izan duten sukaldarietako asko Euskal Herrikoak dira"

"Euskal Herria etortzen naizenean kokotxak eta legatza saltsan jatea dut gustuko"

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.