osasuna

Amen eta haurren artean GIB birusaren transmisioa eteten lehena izan da Kuba

OME Osasunaren Mundu Erakundearen ziurtagiria jaso du. Sifiliaren transmisioa ezabatzeagatik ere egin diote aitortza.  

Ihesaren aurkako egunean, Habanan egindako kaleko erakusketa bat, GIB birusa dutenen gauzak erakutsiz. STR-EFE
2015eko uztailaren 1a
12:42
Entzun

GIB birusa duten ametatik jaiotzen diren ehun haurretatik bik baino gutxiagok daukate GIB birusa Kuban. Horrenbestez, amen eta haurren arteko birusaren transmisioa etentzat jotzen da. Hori horrela dela ofizialki aitortzen duen ziurtagiria jaso du Kubako Osasun ministro Roberto Morales Ojedak OME Osasunaren Mundu Erakundearen eskutik. Washingtonen izan da ekitaldia.

Ojedak nabarmendu du Kubako osasun sistema "publiko eta osoa" dela.

GIB birusaren transmisioa eteteagatik ez ezik, sifiliaren transmisioa etetegatik ere egin diote aitortza Kubari.

Beste herrialde batzuetan ere bai

Kuba ez da GIBaren kontra halako aurrerapausoa egin duen herrialde bakarra. Bai, ordea, lehena. Izan ere, aitortza bera jasotzeko zain daude AEB, Kanada eta, besteak beste, Puerto Rico.

GIB birusa haurdunaldian, erditzean edota edoskitzean transmititu ohi zaie haurrei. GIBa duten amen haurretatik  %15etik %45era kutsatzen dira, gutxi gorabehera. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.