erabaKITZEKO ESKUBIDEA

Erabakitzeko eskubideari buruzko jardunaldi bat hilaren 30ean, Boisen

Agirre Lehendakaria Centerrek, Columbia Unibertsitateak eta Gure Esku Dago-k antolatu dute AEBetan izango den jaialdiaren barruan.

Gure Esku Dago-k joan den ekainaren 21ean San Mamesen eginiko ekitaldia. MARISOL RAMIREZ, ARGAZKI PRESS
2015eko uztailaren 20a
08:08
Entzun

Erabakitzeko eskubideari buruzko jardunaldi bat izango da hil honen 30ean Boisen (AEB), han egingo den jaialdiaren testuinguruan. Agirre Lehendakaria Centerrek, Columbia Unibertsitateak eta Gure Esku Dago herri dinamikak antolatuko dute. David Bieter Boiseko alkateak emango dio sarrera ekitaldiari, eta parte hartuko dutenen artean daude Pete Cenarrusa fundazioko ordezkaria eta Xabier Irujo (Center for Basque Studies, University of Nevada).

Erabakitzeko eskubidearen inguruan euskal iritzi publikoak duen iritziaz ariko da Joshua D. Fisher Columbia Unibertsitateko AC4-The Earth Institute zentroko zuzendaria. Halaber, Gure Esku Dago-ren inguruan egindako ikerketaren berri emango du. Diasporako eta Gure Esku Dago-ko kide Jon Camiok, berriz, herri plataformak egindako ibilbidea eta etorkizunerako dituen erronkek inguruko hitzaldia emango du, Future, Decision, Together izenpean.

Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia ere han egongo da, eta bere liburu berria aurkeztuko du: The Basque Experience: Constructing Sustainable Human Development. Giza garapen iraunkorreko euskal esperientziaren inguruko ikerkuntza lana da.

Grove hotelean izango da jardunaldia, hango 16:30 eta 18:00 artean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.