HILBERRIA
Suzuko Tamura Japoniako ohorezko euskaltzaina hil da
Astelehenean hil zen. 81 urte zituen.

Tamura 1934ko urtarrilaren 2an jaio zen Aichi prefekturan. Tokioko Unibertsitatean lizentziatu zen Hizkuntzalaritzan. Jacques Allieresen eraginez iragan zen euskaraz arduratzera, mintzatze-mailan ez eze, euskal sintaxiari buruzko lanak ere argitaratuz. Ainhoa izena hartu zuen.
Ingelesa, alemana, frantsesa, mantxuera, euskara, gaztelania, ainuera eta inuktitut hizkuntzak zekizkien. Euskaltzaindiak, merezimendu nabarmen horiengatik euskaltzain urgazle izendatu zuen 1996an eta ohorezko euskaltzain 2000ko urriaren 27an.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.