Giza eskubideak

Frantziak asiloa ukatu dio Nigerian kartzela arriskuan dagoen lesbiana bati

Hendaiako atxikitze zentroan dago preso 26 urteko gaztea. Herrira itzuliz gero, hamalau urteko kartzela zigorra izango luke.

Hendaiako atxikitze zentroa. SYLVAIN SENCRISTO
K Saioa Alkaiza(h)
2015eko abuztuaren 14a
19:34
Entzun 00:00:0000:00:00

Uztailaren 24tik dago Elita izeneko emakumea Hendaiako zentroan. Nigeriako Enugu herritik joan zen ihesi, auzoak haren bikotekidea harrapatu, eta herriko plazan gasolina eta gurpilekin erre eta hil ostean. Haiekin ziren beste bi emakume lesbianak atxilo hartu zituzten orduan, eta espetxeratuta daude egun.

Orain, Cimade elkarteak Europako Giza Eskubideen Auzitegira joko du, deportatu ez dezaten.

«Gaur Nigeriara itzultzen bada, badakigu zer izango duen: hamalau urteko kartzela zigorra, irainak, torturak...», adierazi du asteon Francisco Sanchez Rodriguez Cimade elkarteko langileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.