Albistea entzun

EUSKARA

Joan Mari Torrealdaik jasoko du 2015eko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria

Euskararen eta euskal kulturaren alde egin duen lana laudatu du epaimahaiak, "eredugarria" eta "erreferentea" izan dela nabarmenduz

Joan Mari Torrealdai, Kontseiluak grabatutako 'Euskararen Gutxienekoak' dokumentalean./
Joan Mari Torrealdai, Kontseiluak grabatutako 'Euskararen Gutxienekoak' dokumentalean./ KONTSEILUA

Arantxa Iraola -

2015eko irailak 28

Joan Mari Torrealdai (Forua, Bizkaia, 1942) idazle eta euskaltzaleak egindako lana goresteko motibo ugari daudela oroitarazi dute, eta bete-betean egiten duela bat sariaren espirituarekin. "Manuel Lekuonaren kezka ez zen bakarrik izan euskara eta euskal kultura ikertzea, baizik biziaraztea, hau da, gizartean merezi duten lekua ematea, eta horrekin bat egin du Torrealdaik".

'Jakin' eta 'Anaitasuna' aldizkarietako zuzendari gisara egindako lanak eman dio, batez ere, itzala Torrealdairi. Euskal kulturarekiko eta hedabideekiko konpromisoan beti jardun du irmo, eta 'Euskaldunon Egunkaria'-n administrazio kontseiluko kide eta ordezkaria izan zen. Liburu zinetan ezagunak ere baditu: 'Euskal idazleak gaur' (1977) eta 'El libro negro del euskera' (1998), besteak beste.

2007an euskaltzain oso izendatu zuten.

Saria emateko ekitaldia datorren urteko lehen hiruhilekoan egingo dela esan dute, gehiago zehaztu gabe.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...