mendebaldeko sahara

Hassanna Aaliaren kanporatzea eten du Auzitegi Nazionalak

Ekintzaile sahararrak berak eman du albistearen berri, sare sozialetan.

Hassanna Aalia, Bilbon. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 29a
13:17
Entzun 00:00:0000:00:00

Auzitegi Nazionalak berretsi egin du Aaliaren aurka abiatutako kanporatze txostena artxibatzeko betebeharra. Erabaki horrekin, auzitegiak "agerian" utzi du Espainiako Poliziaren "praxi okerra", Aaliak salatu duenez.

Halaber, CEAR Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak ohartarazi du larria dela kanporatze txostenak zabaltzea sorterrira itzuliz gero arriskuan leudekeen pertsonen aurka, eta halakorik berriro ez gertatzeko eskatu du. Gogorarazi du Alia asilo eskaerari buruz Auzitegi Nazionalak erabakiko duenaren zain dagoela, eta, bide horretan, kanporatze txostena artxibatzea "oztopo bat gutxiago" dela nabarmendu du CEARek.

Espainiako Poliziak urriaren 6an atzeman zuen Aalia Burgosen, tren batean. 48 orduko epean Espainiako Estatutik irteteko agindu zioten. Hilaren 17an, berriz, hari asiloa emateko manifestazioa egin zuten Bilbon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.