Hilberria

David Bowie hil da

Minbiziak jota, 69 urterekin hil da musikari britainiarra.

68 urterekin hil da David Bowie musikaria. BERRIA
2016ko urtarrilaren 11
13:22
Entzun 00:00:0000:00:00

David Bowieren semeak eman du haren heriotzaren berri. Musikariari minbizia diagnostikatu zioten duela 18 hilabete, eta 69 urterekin hil da.

Blackstar bere azken lana kaleratu eta egun gutxira hil da abeslaria. Diskoa kaleratu baino egun bat lehenago plazaratu zuen Lazarus abestiaren bideoa.

[youtube]https://youtu.be/y-JqH1M4Ya8[/youtube]

Londresen jaioa da, 1947an;  eragin handia izan zuen XX. mendean. 1970eko hamarraldian egin zen ezagun, batez ere, musika mundura ekarritako berrikuntzei esker. Bere lanik ezagunenetarikoen artean daude, besteak beste, Let's Dance, Space Oddity, Heroes, Under Pressure eta Rebel.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.