Arte Eszenikoak

Elkarrizketa izango du haritzat aurtengo dFeriak

Donostia 2016ren testuinguruan txertatuta egingo da aurtengo aldia martxoaren 7tik 10era bitartean. Orotara, 40 funtzio izango dira, antzerkia eta dantza lantzen dutenak, batik bat. Horietako 19 Euskal Herrian ekoitziak dira, eta euskarazkoak 6 obra izango dira.

Tanttaka konpainiaren 'Muxua' obra. BERRIA
gorka erostarbe leunda
2016ko otsailaren 10a
12:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Hogeitabigarren urtez egingo dute aurten dFeria arte eszenikoen jaialdia Donostian. Donostia 2016 hiriburutza programarekin lotura estuagoa izango du aurtengoak, eta Tabakalera kultura garaikidearen zentroa ere hainbat obrentzako agertoki bihurtuko da. Viktoria Eugenia antzokia, Antzoki Zaharra, Gazteszena, Lugaritz aretoa eta Intxaurrondoko kultur etxea ere antzezlanen eta dantza emanaldien gune ohiko izango dira egun horietan.

40 ikuskizunetatik ia erdiak Euskal Herrian bertan ekoitziak izango dira, eta gainerakoak nazioartekoak, Espainiakoak eta Hego Amerikakoak horietako asko. Euskaraz emango diren obrak honako hauek dira: Borobil Teatroa konpainiaren Jokoz kanpo,Tanttakaren Muxua, Kukairen Oskara, Tartean-en Zergatik, Jamil?, eta En2do-ren Kitto, nik utziko zaitut.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.