Alemania

Bonba bat lehertu da Berlinen, eta pertsona bat hil da

Charlottenburg auzoan gertatu da leherketa, hiriaren mendebaldean. Auto batean zegoen lehergailua. Poliziak adierazi du ez dagoela eztanda gehiagoren arriskurik.

Leherketaren tokian da Polizia. BERRIA
arantxa elizegi egilegor
2016ko martxoaren 15a
08:30
Entzun

Autoa Berlin mendebaldeko Charlotteburg auzotik igarotzen ari zela zartatu da. Lehen datuen arabera, gidaria da hildakoa. Iturri ofizialek baieztatu dutenez, ibilgailuaren barruan edo azpialdean zegoen lehergailua. Lekukoen arabera, eztandaren ostean, su hartu du autoak.

Hasieran, segurtasun indarrek leihoak ixteko eta etxean geratzeko eskatu diete auzokoei, leherketa gehiagoren beldur. Baina laster esan dute ez dagoela leherketa gehiago izateko arriskurik.

"Ezin dugu esan zerk eragin duen leherketa. Ikerketa hasi besterik ez dugu egin. Auzitegiko medikuak bertan dira, eta aztarnak ikertzen ari dira. Laster izango dugu informazio gehiago", azaldu du Berlingo poliziaburu Michael Merklek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.