Memoria historikoa

Frankismoaren genero krimenak ikertzeko kereila aurkeztu dute

Women's Link Worldwide elkartea gehitu da Maria Servini de Cubria epailea ikertzen ari den auzibidera. Salaketan biktimen lekukotzak bildu dituzte.

Maria Servini epailea ari da ikertzen Frankismo garaiko krimenak. JUAN CARLOS HIDALGO / EFE
Jon Rejado.
2016ko martxoaren 16a
07:51
Entzun

“Frankismoan emakumeek sufritu zuten indarkeria plan sistematikoa izan zen”, salatu du Carmen Miguel Women’s Link Worldwide elkarteko Espainiako zuzendariak. Gaur goizean aipatu elkarteak diktaduran emakumeen aurkako indarkeria ikertzeko kereila aurkeztu du. Argentinako auzibidera gehitu da, genero krimenak aintzat har ditzaten.

Glenys de Jesus Women’s Link Worldwide elkarteko nazioarteko zuzendariak gogora ekarri du emakumeen kontrako indarkeriak “eragin sinbolikoa” zuela. “Emakumezkoen gorputzak baliatu zituzten arerioa zigortzeko”. Horrez gain, “jokabide otzana” behartzeko asmoa zuela oroitarazi du. “Rol soziala apurtu zuten emakumeak zigortzea bilatu zuten”.

Bartomeu Gari historialariak azaldu du emakumezkoek jasan zuten indarkeria. “Asko eta asko bortizki torturatu zituzten, bortxatuak eta erailak”. Halaber, gogora elkarri ditu nola ilea larru-arras mozten zieten, besteak beste. “Emakumerik gabe ezin da historia bere osotasunean kontatu”, nabarmendu du Carmen Miguelek.

Salaketarekin batera sei lekukotza aurkeztu ditu aipatu elkarteak. Lekukotza horietako bat biktima batek egina da, eta beste laurak biktimen familiek kontatu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.