Turkia

Kurdistango TAK taldeak hartu du bere gain asteburuan Ankaran egindako atentatua

Erasoan 37 pertsona hil ziren. Talde armatua joan den hamarkadan banandu zen PKKtik.

Loreak Ankarako erdigunean, igandean 37 pertsona hil zituzten tokian. SEDAT SUNA / EFE
arantxa elizegi egilegor
2016ko martxoaren 17a
13:55
Entzun

TAK Kurdistango Askatasunaren Belatzak talde armatuak bere gain hartu du joan den igandean 37 hildako utzi zituen atentatua. Taldeak "atsekabea" agertu du erasoak hildako zibilengatik, eta nabarmendu du "ahalik eta polizia gehien" hiltzea zela euren helburua, Turkiak Kurdistanen egin dituen operazioak eta hilketak "mendekatzeko". Ez da talde horrek egiten duen lehen erasoa. Joan den otsailean ere 28 pertsona hil zituzten Ankaran, bonba-auto bat zartarazita.

Inork bere gain hartu aurretik eta erantzulearen aztarnarik izan gabe Turkiako Gobernuak PKKri egotzi zion erasoa, eta hari erantzunez Kurdistan bonbardatu zuen. Ez da lehen aldia. Ohikoak ditu halakoak Recep Tayyip Erdoganen exekutiboak. Hain zuzen ere hori leporatzen diote TAKeko gerrillek Ankarari, Kurdistan hego-ekialdeko operazio armauetan "zibilak jomuga" bilakatzea, gerrillaren aurka egiteko aitzakiarekin.

Joan den hamarakadan banatu zen TAK PKKtik, baina Turkiako Gobernuak KUrdistango Langileen Alderdiarekin lotzen jarraitzen du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.