Albistea entzun

Kantu inprobisatuak

Bat-batean sortzen diren kantuak

Mintzola Ahozko Lantegiak eta Donostia 2016k sorturiko Europa bat-batean Kantu Inprobisatuen Nazioarteko Topaketan, zazpi ikuskizun egingo dituzte Kurdistango, Sardiniako, Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko inprobisatzaileek, larunbatean hasita.

Europa bat-batean egitasmoaren antolatzaileak, gaur goizean.
Europa bat-batean egitasmoaren antolatzaileak, gaur goizean. Donostia 2016

Ihintza Elustondo -

2016ko apirilak 13

Euskal Herrian aspaldidanik datorren tradizioa da bertsolaritzarena. Baina leku gehiagotan ere badute antzeko kantu inprobisatuak sortzeko joera: verseadoreak daude Kanaria uharteetan (Espainia), dengbej-ak Kurdistanen, glosadoreak Herrialde Katalanetan, reguefeiroak Galizian, cantadoriak Sardinian, repentistak Kuban, trovadoreak Mexikon... Adierazpide horien arteko ezagutza sustatzeko, Europa bat-batean Kantu Inprobisatuen Nazioarteko Topaketa abiatu dute Mintzola Ahozko Lantegiak eta Donostia 2016k. Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan gauzatuko da topaketa hori, baina, horren harira, beste hainbat jarduera antolatu dituzte gai beraren inguruan.

Larunbatetik aurrera, bertsolariek eta Kurdistango, Sardiniako eta Herrialde Katalanetako inprobisatzaileek girotze saioak egingo dituzte hainbat lekutan: larunbatean, Bilboko Azkuna Zentroan, 12:00etan; igandean, Hernaniko Biteri kultur etxean (Gipuzkoa), 19:00etan; datorren asteartean, apirilak 19, Donostiako Ignacio Maria Barriola Zentroan, 19:00etan; asteazkenean, apirilak 20, Iruñeko Zentral aretoan, 19:00etan; ostegunean, apirilak 21, Markina-Xemeingo kontzejupean (Bizkaia), 19:00etan; ostiralean, apirilak 22, Uztaritzeko Lapurdi Gelan (Lapurdi), 20:00etan; eta, larunbatean, apirilak 23, Aramaioko kultur etxean (Araba), 19:00etan.

Udan egingo dute egitasmoko jarduerarik nagusiena, uztailaren 11tik 16ra bitartean, Donostian. Goizez, jardunaldi akademikoak egingo dituzte Miramar jauregian: hitzaldiak eta mahai inguruak antolatu dituzte, eta nazioarteko adituek kantu inprobisatuari buruzko ikerketak eta gogoetak plazaratuko dituzte. Horrez gain, filmak eta argazki erakusketak ere prestatu dituzte. Zabalik dago izena emateko epea, uztailaren 6ra bitartean, www. uik.eus atarian; aste osorako edo egun jakinetarako eman daiteke izena.

Arratsaldeetan, berriz, bat-bateko saioak egingo dituzte Donostiako hainbat gunetan, — bat Oñatin (Gipuzkoa) izango da—. Orotara, sei ikuskizun izango dira, eta Euskal Herrikoez gain, hainbat herrialdetako inprobisatzaileek parte hartuko dute: Kubakoek, Mexikokoek, Herrialde Katalanetakoek, Galeskoek, Austriakoek eta Ziprekoek. 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ezker-eskuin, Oriol Roch, Robert Treviño eta Bingen Zupiria, atzo, Euskadiko Orkestrak Donostian duen egoitza nagusian. ©JON URBE / FOKU

Artea, gizakia eraldatzeko tresna

Miren Mujika Telleria

«Sona handiko» zuzendariak izango dira Euskadiko Orkestraren 2023-2024ko denboraldian. Denera, 50 kontzertu emango ditu Euskal Herrian. 2024ko otsailean, kontzertu bira bat egingo dute Austrian
Uxue Razkin Ereineko editorea eta Jon Alonso idazle, itzultzaile eta liburuko hitzaurrearen autorea. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

'Hamabost egun Urgainen' nobela beltza argitaratu dute berriro

Iraia Vieira Gil

Gaur egungo irakurleek uler dezaten kaleratu dute Jose Antonio Loidiren lanaren bertsio berria. Jon Alonsok idatzi du hitzaurrea
Getxoko hiru espaziotan daude ikusgai erakusketak. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Getxophoto jaialdiak etena aldarrikatuko du, gaurtik hilaren 25era bitartean

Erredakzioa

Hainbat herrialdetako 22 sortzailek beren lanak erakutsiko dituzte beste horrenbeste erakusketatan. Aire zabalean ikusi ahalko dira gehienak
Eztena jaialdiaren antolatzaile taldeko zenbait kide, gaur, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Eztena antzerki jaialdia kaletartuta eta gaztetuta dator

Andoni Imaz

Ekainaren 9an, 10ean eta 11n egingo dute Eztena antzerki jaialdia, Errenterian. Kalea kontzeptuaren inguruan osatu dute egitaraua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...