Albistea entzun

Euskara

1757an lapurteraz idatzitako gutun batzuk topatu dituzte Londresen

Lapurdum agerkarian argitaratu dituzte Le Dauphin ontzian topatutako gutunak.

Berria -

2016ko apirilak 26

Baionatik Kanadara zihoan Le Dauphin ontziari bidea moztu zioten Inglesek, 1757an. Han topatutako agiriak Londresko artxiboan gorde zituzten, eta hantxe egon dira, harik eta Xabier Lamikiz irakasleak topatu dituen arte. Bere tesia egiteko High Court of Admiralty artxiboetan arakatzen ari zela egin zuen topo lapurteraz idatzitako 50 eskutitz ingururekin.

Lapurdum agerkariak eman du aurkikuntzaren berri, gaur. IKER UMR 5478 CNRSko taldearen agerkaria da Lapurdum, eta jakinarazi dutenez, gutunak argitaratu dituzte, hitzaurre batekin. Hango zuzendari Xarles Videgainek jakitera eman duenez, eskutitzek “berri anitz ematen digute, historiaren aldetik nola euskararen aldetik”. Gainera, nabarmendu du, “bakanetan baizik ez dela halako altxorrik bildu euskal alorrean”. Funtsezko dokumentutzat jo dituzte “18.mendeko Euskal Herriaren historia, eta bereziki Lapurdirena eta Baionarena ezagutzeko, kortsaren mundua eta Atlantikaren garrantzia ezagutzeko, bai eta euskararen barne-historiaz eta erabileraz gauza gehiago jakiteko ere”.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<em>sarea / sarea / sarea / ileordea</em> (2022). ©IÑIGO URIZ / FOKU
Eduardo Txillidaren katalogo arrazoituaren azken zenbakiaren aurkezpena, atzo, Txillida Lekun. ©JON URBE / FOKU

Txillidaren katalogo arrazoituaren azken liburukia argitaratu dute

Itziar Ugarte Irizar

Laugarren liburukia da, eta artistaren mendeurrenaren testuinguruan eman dute argitara; hamar urtetik gorako lanari amaiera eman diote hala
Janet Leigh aktorea oihuka, After Hitchcockek zuzendutako <em>Psycho</em> (1960) filmeko eszena gogoangarrian. ©BERRIA
Fito Rodriguez, Arantzazu Martinez eta Bernard J. Mathiuet <em>Lehenbiziko harria</em> eleberriaren aurkezpenean, Donostian. ©GORKA RUBIO/ FOKU

Beldurrak uxatzeko eleberria

Miren Mujika Telleria

Bernhard J. Mathiuet idazlearen 'Lehenbiziko harria' nobela euskaratu du Arantzazu Martinezek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...