kultura

Vianako Printzea saria, Ignacio Arangurenentzat

Maiatzaren 28an jasoko du saria eta Nafarroako Kultura zuzendaritza nagusiak haren obra zabaltzeko proiektua landuko du.

Ignacio Aranguren. NAFARROAKO GOBERNUA
Berria
2016ko apirilaren 29a
16:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur goizean egin du bilera Kultura Kontseiluak eta hor erabaki du 2016ko Vianako Printzea saria Ignacio Aranguren (Iruñea, 1953) antzerki zuzendari eta irakasleari ematea.

Beste zortzi hautagai zeuden saria jasotzeko: Alfredo Sanzol antzerkigilea, Helena Taberna zinemagilea, Isabel Villanueva biolinista, Maria Amor Begiristain arkeologo eta etnografoa, Jose Lainez eta Concha Martinezek osatutako koreografo bikotea, IPES elkartea, Miguel Etxauri margolaria eta Pello Salaburu filologoa.

Saria maiatzaren 28an emango diote Arangureni, aurrenekoz Erriberriko Jauregian. Orain arte ez bezala, aurten sariak ez du ekarriko diru ematerik. Horren ordez, irabazlearen obra zabaldu eta ezagutarazteko proiektua landuko du Nafarroako Gobernuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.