Albistea entzun

TURISMOA

Gipuzkoako sustapen turistikoan, ez Gipuzkoa, ez Euskal Herria (ez Donostia)

Explore San Sebastian region izena du diputazioak turismoa sustatzeko sortutako markak.

Gipuzkoako turismo marka berriaren irudia.
Gipuzkoako turismo marka berriaren irudia. / @SnSnRegion

Berria -

2016ko maiatzak 10 11:59

Martxoan eman zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak markaren berri, eta EH Bilduren galdera bati erantzun dio orain Denis Itxaso Gipuzkoako Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatuak. Koalizio subiranistak diputazioari galdetu zion zergatik ez den ageri Gipuzkoa "Euskal Herriaren lurralde bat" dela.

Itxasok azaldu du Gipuzkoa bera ez dela aipatzen irudi berrian, "publizitate komunikazioan leloek eta markek indarra galtzen dutelako azalpenak gehitzen diren heinean". Ez da Gipuzkoa aipatzen, "ezta Euskadi, Euskal Herria, Espainia edo Europa" ere, Itxasok azpimarratu duenez.

Marka horren bidez, EAJk eta PSEk osatutako aldundiak Donostiaren "ospea baliatu" nahi izan du "bisitak lurralde osoan banatzeko". "Aipatu gabe Gipuzkoa gogoratzen da", Itxasoren esanetan: "San Sebastian markaren ezagutzak eta helmuga turistiko gisa Gipuzkoaren ezagutzarik ezak justifikatzen du San Sebastian toponimoa erabiltzea".

Gogorarazi du aurreko leloan ere (Visit Gipuzkoa) ez zitzaiola Euskal Herriari erreferentziarik egiten, eta gaineratu kanpo sustapena Basque Country markaren aterkipean egiten dutela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jon Goenaga eta Libe Goenaga aita-alabek zaintzen dituzte Getariako (Gipuzkoa) Lahardi baserriko ahuakate ondoak. Euskal Herriko lehenak izan dira. ©Jon Urbe / FOKU

Ahuakate ondoak kateatu dira Euskal Herrian ere

Ainize Madariaga

Ahuakate ondoen ekoizpena zalu hedatzen ari da Euskal Herrian. Getariako Lahardi etxaldean duela hiru hamarkada hasi ziren; berrikiago bertze guziak. Bertako klimari eta lurrari ongi egokitzen zaie zuhaitza, baina arta bereziak behar ditu, sustut neguko malda igaiteko.

 ©JON URBE / FOKU

«Begien osasuna eta pobrezia lotuta daude»

Jakes Goikoetxea

Ikusmen arazoek bizimodua baldintzatzen dute, are gehiago herrialde pobreetan. Arazo handia eta larria da herrialde askotan. Errealitate gordin hori ikusarazten eta laguntza lortzen aritzen da Otaegi.
 ©BERRIA

Ohiko albisteetatik ihesi

Iker Tubia

Reuters institutuaren arabera, geroz eta jende gehiagok erabakitzen du gaurkotasuna albo batera uztea. Eragin psikologikoa, nekea, konfiantza falta eta ezintasun sentsazioa aipatu dituzte albisteetatik deskonektatu direnek.

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Aro berria hasi dugu, salto digitala emanez»

Olatz Silva Rodrigo

Euskalerria Irratiak denboraldi berriari ekin dio. Iruñerriko euskal komunitateari zerbitzurik onena eskaini nahian, salto digitala eman dute. Besteak beste, kamera adimendunak jarri dituzte estudioan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...