PILOTA

Irribarria finalera, Bengoetxeari 22-10 irabazita

Aramarrak eta Urrutikoetxeak jokatuko dute buruz buruko finala.

Iker Irribarria nahieran aritu da finalerdian.
2016ko maiatzaren 15a
19:09
Entzun

Iker Irribarriak jokatuko du buruz buruko txapelketako finala Mikel Urrutikoetxearekin, Eibarko Astelena pilotalekuan Oinatz Bengoetxeari maisutasunez irabazi eta gero. Aramarraren kolpea erauntsia izan da leitzarrarentzat, eta hamar tantotan utzi du.

Bi estilo izan dira aurrez aurre; indar erakustaldia eman du Irribarriak, pilotalekua bera sarri txiki geratzeraino. Bengoetxea saiatu da airez sartu eta tantoak aurrean amaitzen, baina aramarra fin ibili da pilotakada bakoitzean gozatzen nahiz tantoak amaitzen.

Lehen tantoak orekatuak izan badira ere, berehala hartu du abantaila Irribarriak, 9-3 irabazten jartzeraino. Tarteka bere jokoa egin ahal izan du Bengoetxeak, eta 10-9 jarri da aurretik leitzarra, baina sakea berreskuratu du ondoren aramarrak, eta jarraian egin ditu 22ra arteko tantoak.

Finalera inoiz sailkatu den pilotari gazteena da Irribarria.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.