Albistea entzun

LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna

Lantegietan LGTBIfobiaren aurkako borroka indartzeko premia ikusi du LABek

Sindikatuen arteko elkarlana sustatzeko asmoa iragarri du sindikatuak. Elkarretaratzea egin du Bilbon goizean, eta Euskal Herri osoan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du.

@LABsindikatua Tamaina handiagoan ikusi

Ibai Maruri Bilbao -

2016ko ekainak 28 08:59

LAB sindikatuko ordezkariak Bilboko Arriaga plazan elkartu dira LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean lantegietan ere sexu askatasuna aldarrikatzeko. Urtzi Ostolozaga sindikatuko bozeramailearen esanetan, "krisia hasi zenetik ugaritu egin dira erasoak". Haren esanetan, egoera zaurgarriagoan daudenek —gazte, etorkin, emakume eta LGTBI komunitateko kideak, kasurako— langileriak oro har baino gehiago sufritzen dituzte krisiaren erasoak.

Horregatik LABek azken urteetan diskriminazioari aurre egiteko tresna bi sortu dituela ekarri du gogora: gida bat eta protokoloa. Biak fruituak ematen ari direla azaldu du, baina protokoloak espero baino ezagutza txikiagoa lortu duela aitortu du. Ikusgarri egiteko kanpaina bat ipiniko dute martxan, ordezkari sindikalen bulegoetan kartel berezi bat ipinita. Era berean, aurki prestakuntza saioak eskainiko dizkiete.

Sindikatuak berak egindako elkarretaratzean ez ezik, Euskal Herri osoan egingo diren beste mobilizazioetan ere parte hartuko dute LABeko kideek. Gizarteari beste horrenbeste egiteko deia egin diote. Bilbon eta Donostian 19:30ean hasiko dira manifestazioak, Moyua plazan eta Bulebarrean. Iruñean eta Gasteizen, 20:00etan abiatuko dira, autobus geltoki zaharretik eta Andre Mari Zuriaren plazatik.

EHGAMek, berriz, Urrezko Hirukia banatu du Bilboko Kafe Antzokian. Iker Ortiz de Zarate, Javier Liñera eta Jon Koldo Vazquez aktoreek jaso dute, euren ibilbide profesionalean LGTBI komunitatearen helburuekin bat datozen gaiak jorratzeatik. Aurten ez dute Trapuzko Espartinik banatu, hautagaiak "errepenak edo Euskal Herritik urrunekoak" izan direlako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Subillan egin nahi zuten gasa ustiatzeko proiektua. Artxiboko irudi batean, lursail horietako bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Eusko Jaurlaritzak uko egin dio Armentia II-n gasa ustiatzeari

Jon Ordoñez Garmendia - Jone Bastida Alzuru - Lander Muñagorri Garmendia

Ohar batean azaldu duenez, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege proiektua onartu ondoren, «ez du zentzurik». EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek esan dute albiste pozgarria dela

 ©Iñigo Uriz / Foku

Positibo datuek okerrera egin dute: beste 1.142 kasu atzeman dituzte

Jone Bastida Alzuru

Otsailaren 5etik erregistratu den daturik okerrena da. Positibo tasak ere gora egin du: %8,86

Astra Zenecaren txerto dosiak. ©LESZEK SZYMANSKI / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.