Albistea entzun

OLINPIAR JOKOAK

Urrezko domina Chourrautentzat

Lasarte-Oriako piraguista alde handiz nagusitu da K1 mailako finalean; 98,65 segundoan osatu du jaitsiera. Euskal kirolari batek bakarka lortzen duen bigarren urrezko domina da. Miguel Indurain izan zen aurrenekoa, 1996an. Chourrauten lorpena eta txirrindularitza izan dute, besteak beste, hizketagai '6. uztaia' saioan.

Berria -

2016ko abuztuak 12

Maialen Chourraut piraguistak hobetu du Londresen 2012an egindako balentria. Orduko hartan, brontzezko domina lortu zuen, eta urretik 97 ehunenera gelditu zen. Gaurkoan, nagusitasunez irabazi du finalean, jaitsiera zirraragarria osatuz; bigarren sailkatuari hiru segundoren aldea atera dio. Chourrautena da inoiz euskal emakume batek buruz buru lortu duen lehen urrezko domina. Bestea, zilarra, Maria Quintanalek lortu zuen Atenasen.

Ostiraleko 6. uztaia saioak Chourrauten domina jorratuko du batez ere. Horrez gain, txirrindularitzako errepideko proba aztertuko dute Gorka Izagirre txirrindulariak eta Agurtzane Elorriaga Bizkaia Durango txirrindulari taldeko zuzendariak. Chourrauti eginiko elkarrizketa, osteguneko '6. uztaia' programan:

Hamabost parte hartzailetik hamahirugarrena atera da Chourraut. 101 segundo eginak zituen Luuka Jonesek, eta birrindu egin du lasartearrak Zeelanda Berrikoaren denbora. Bi arerio irteteko faltan, ziurtatua zuen domina, baina ez Fiona Penniek ez Corinna Kuhnlek ezin izan dute hobetu lasartearraren denbora.

Bere saioa amaitzean pozarren zen Chourraut kanoa barruan, eta poza are handiagoa izan da urrea ziurtatu duenean.

18:27ean eman du urrerako lehen pausoa: finalerako sailkatzea. Hamabost parte hartzaileetatik bosgarrena irten da, eta ia zuzenean lortu du finalerako txartela, aurreko bostek baino denbora hobea egin baitu: 101 segundo. 

"Eskuan dut ametsa"

ETBri eginiko adierazpenetan, garaipena senideei eskaini die Chourrautek: "Helburua pausoz pauso joatea zen, eta finala bilatzea". Amaitzean, ziurra zuen domina, baina ez ordea urrea. Azaldu duenez, ez ditu urduri bizi falta zirenen jaitsierak: "Oso pozik geratu naiz nire denborarekin, berdin zidan zer egiten zuten besteek. Ez zegoen nire esku".

Familia ere pozarren zegoen Chourrauten garaipenarekin. Haren esfortzua nabarmendu du Txelo Iurramendi amak.

Ibilbide oparoa loditu du horrela Chourrautek. 2009an, munduko txapeldunorde izan zen; 2011n, brontzezko domina eskuratu zuen Munduko Txapelketan; 2012an, brontzezkoa Londresko Olinpiar Jokoetan; iaz, Europako txapeldunorde eta Munduko Kopako irabazle izan zen; eta aurten, Europako txapeldun.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donato Larretxea, entrenatzeko bere tokian ©Ainhoa Larretxea

Herritarren beroa jasoko du

Ainhoa Larretxea - Nafarroako Hitza

Donato Larretxea aizkolariari omenaldia eginen diote gaur Arantzan (Nafarroa), haren sorterrian. 12:00etan herri kirol saio bat eginen dute, eta, gero, herri bazkaria izanen dute frontoian.

Luis Suarez, Uruguaiko aurrelaria, negarrez, Munduko Kopatik kanporatua izan ostean. ©ALBERTO ESTEVEZ / EFE

Oraingoan erre egin da

Ainara Arratibel Gascon

Uruguai kanpoan geratu da, eta Hego Korea sailkatu da H multzoan. Brasil eta Suitza dira G multzoko sailkatuak
Brasilgo jokalariak, multzoen faseko bigarren jardunaldian Suitzari sartutako gola ospatzen. ©ALBERTO ESTEVE / EFE

Zerrenda ez da asko aldatu

Iñaki Berastegi

Munduko Kopa irabazteko hautagai gehienek egin dute aurrera multzoen fasean. Alemania eta Belgika izan dira dezepziorik handienak: ez dira iritsi kanporaketetara.
Dohako Al-Thumama estadioa. Munduko Futbol Txapelketarako eraiki diren zazpi estadioetako bat da. ©EFE

Zuriketa berdearen adibide

Gorka Berasategi Otamendi

Qatarrek ziurtatu du aurtengo Munduko Futbol Txapelketa karbonoan neutroa izango dela, baina, Carbon Market Watchen txosten batek salatu duenez, baieztapen hori okerra eta nahasgarria da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...