Heriotza

Lourdes Iriondo hil da

Lourdes Iriondo (Donostia,1937) kantari ezaguna hil da gaur Donostian, erietxean. Haren senideek agertu dutenez, aspaldiko gaixotasun baten ondorioz hil da, eta azken zortzi egunak ospitalean, zainketa berezietan, egin ditu. Nolanahi ere, hurbilekoak ondoan zituela eta lasai hil dela agertu dute senideek. Iriondoren errautsei bihar 12:00etan lurra emango diete Urnietako (Gipuzkoa) hilerrian, eta 18:00etan egingo dituzte hileta elizkizunak herri bereko parrokian. Euskal kantagintza berritu zuen Ez Dok Amairu talde eta kultur mugimenduko kide ezagunenetakoa izan zen Iriondo, eta berak zein beste hainbat sortzailek egindako kantuei jarri zien ahotsa. Literatura ere jorratu zuen, besteak beste, haurrentzako hainbat ipuin eta narrazio idatziz. Xabier Lete kantari eta idazle ezaguna zuen senar.
Lourdes Iriondo 60ko hamarkadako argazki batean.
Lourdes Iriondo 60ko hamarkadako argazki batean. _

Berria -

2005eko abenduak 27
Donostiarra zen jaiotzez Iriondo, baina ume-umetatik Urnietan bizi izan zen, eta hangotzat zuen bere burua. Gaztetatik izan zuen musikarenganako zaletasuna; =l 1965ean 'Zeruko Argia' aldizkarian==http://www.argia.com/online/htdocs/elkarrizketak.htm=l egin zioten elkarrizketa batean azaldu zuenez, zazpi urte lehenago hasi zen musika ikasten —beraz, 21 urterekin—, eta urtebete zeraman gitarra jotzen ikasten. Aldizkari berean =l 1966an egin zioten elkarrizketan == http://www.argia.com/online/htdocs/elkarrizketak.htm=l, berriz, jendaurreko lehen agerraldia bi urte lehenago Andoainen (Gipuzkoa) egin zuela azaldu zuen: adiskide batek euskaraz kantatzen zuela jakin eta hark gonbidatuta. Handik aurrera hainbat jaialditan parte hartu zuen Iriondok, eta, halaber, euskal kantagintza berritu eta suspertu zuen Ez Dok Amairu taldeko kide izan zen sorreratik. Bilakaera nabaria izan zen Iriondoren kantagintzan lehen urte haietan: piskanaka abesti engaiatuetara lerratu zen, herrigintzan eragin nahi zuten =i protesta =i kantuetara. Berak egindako doinu eta letrak zein beste sortzaile batzuenak kantatzen zituen, hil berri den Juan Mari Lekuonaren =i Errota zar maitea =i kasu. Xabier Lete zuen senarra, baina bikotekide ez ezik, baita bidelagun ere musikagintzan eta sortze lanetan. Izan ere, literaturan ere aritu zen Iriondo. Honakoak dira hark utzitako diskografia eta bibliografia: =b DISKOGRAFIA: =b =b Maria Lourdes Iriondo =b, 1967, Belter diskoetxea (Bartzelona-Madril). A aldea: =i Agurra=i; =i Abesten dizut, Jauna =i B aldea: =i Loa =i; =i Etzaitut ikusi nahi =i. =b Maria Lourdes Iriondo =b, 1967, Belter diskoetxea (Bartzelona-Madril). A aldea: =i Gaztedi berri zalea =i; =i Pake-aingeru=i. B aldea: =i Kitarratxoa ta euskera =i; =i Ain urruti, ta ain urbil =i. =b Lourdes Iriondo =b, 1968, Belter diskoetxea (Bartzelona-Madril). A aldea: =i Lin-Pan mendian =i; =i Askatasuna zertarako=i. B aldea: =i Nere erria =i; =i Ez gaude konforme =i. =b Kanta zaharrak=b, 1968, Belter diskoetxea (Bartzelona-Madril). Resureccion Maria Azkuek bildutako kantutegitik aukeratutako abesti zaharrak. 1 aldea: =i Bazko eta salbatore =i; =i Abenduaren 7an =i; =i Amaika amaren seme =i; =i Elkitzeko tenorea =i; =i Ala baita =i; =i Chorittua, nurat hua?=i. 2 aldea: =i Bolon bat =i; =i Lua lua =i; =i Bozkario =i; =i Chori erresińula =i; =i Mendiak bete elurrez =i; =i Gel adi, mundu =i. =b Aur kantak =b, 1969, Herri Gogoa-Edigsa. 1 aldea: =i Mox mox=i; =i Eragiozu =i, =i Bat txardina =i; =i Dulun dulun =i. 2 aldea: =i Atxia motxia =i; =i Nora zoazte =i; =i Sarian zun zun =i; =i Kukubiku-Don don kandel =i. =b Lourdes Iriondo-Xabier Lete =b, 1969, Herri Gogoa, Donostia. 1 aldea: =i Aita nuen saltzaile =i; =i Peru gurea =i. 2 aldea: =i Agota =i; =i Bost ogei urtetako =i. =b Lourdes Iriondo =b, 1969, Herri gogoa-Edigsa. 1 aldea: =i Festa bukatzean =i; =i Gaua =i; =i Ez nazazu utzi =i; =i Nereari =i. =b Lurdes Iriondo=b, 1974, Arte y Ciencia, Donostia. 1. aldea: =i Hala ere =i; =i Errota zaharra =i; =i Beotibarko gudua =i; =i Nahi zuia jin =i; =i Ixiltasuna =i. 2. aldea: =i Hitzak dira =i; =i Oraindik orain =i; =i Egunsentia =i; =i Tiriki tauki tauki =i, =i Maitasun honek zugan dirudi =i; =i Loa, loa, ttuntturrun berde =i. =b Lurdes Iriondo-Xabier Lete =b, 1976, Edigsa. A aldea: =i Poeta hoiek=i; =i Ez nazazu utzi =i; =i Bost ogei urtetako =i; =i Euskalerri nerea=i; =i Peru Gurea=i; =i Maiteaz galdezka =i; =i Gaua =i; =i Lore gorrien bolada =i. B aldea: =i Festa bukatzean =i; =i Urrillaren 28 egun =i; =i Aita nuen saltzaile =I; =i Giza aberea =i; =i Nereari =i; =i Bihotza =i; =i Agota =i; =i Seaska kanta=i. =b BIBLIOGRAFIA =B =b Haur eta gazte literatura: =b * Martin arotza eta Jaun deabrua. Sendagile maltzurra     1973, Gero * Asto baten malura     1975, Gero * Buruntza azpian     1975, Gero =b Narrazioak: =b * Hego-haizearen ipuinak     1973, Gero * Lotara joateko ipuinak     1983, Erein

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

 ©BERRIA

«Transmisio komunitario bat daukazunean, ezin da telefono bidez kudeatu»

Jon Ordoñez Garmendia

Epidemia betean harrapatu dute hauteskundeek Ordizia, eta kezkatuta dago Ezenarro. Arriskuaz ohartarazi arren, neurri bereziak hartuta egingo dituzte bihar. Erakundeen babesa eta mahai tekniko bat sumatu ditu faltan.

Probak egiteko Ordizian jarritako postuak. ©Jon Urbe / FOKU

«Osasun publikoaren kontrako delitu bat» izango da gaixorik bozkatzea

Iosu Alberdi

Ordiziako koronabirus agerraldiarekin lotutako lau kasu berri atzeman dituzte. Denera, 31 dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan baieztatutako positibo berriak, eta herritar bat hil da koronabirusaren eraginez. 160 herritar inguruk izango dute debekatua bihar bozkatzea. Nafarroari dagokionez,Tuteran hiru kasu gehiago atzeman dituzte eta Iruñean zortzi positibo agertu dira.

Bi lagun, terraza batean eserita, Orion. ©JON URBE / FOKU

Nork agindu tabernetan

Aloña Beraza Peña Irati Urdalleta Lete

Ordiziako taberna batetik zabaldutako fokuak piztu ditu alarmak aste honetan. Su gehiago ere ari dira pizten, Tuteran, Gasteizen... Tabernariak eta kudeaketan dabiltzanak kezkatuta daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna