NOBEL SARIAK

Literaturako Nobel saria, Bob Dylanentzat

"Amerikako kanta tradizio handian adierazpide poetiko berriak" sortzeagatik saritu dute.

Bob Dylan.
2016ko urriaren 13a
15:10
Entzun

Urte askoan faboritoen kinielan egon ondoren, AEBetako musikari eta kantariari eman diote Literaturako Nobel saria. "AEBetako kantagintza tradizioa berritzeagatik eta adierazpide poetiko berriak ekartzeagatik" saritu du Suediako Akademiak.

Bob Dylan 1941eko maiatzaren 24an jaio zen, Minnesotako Duluth herrian (AEB). Klase ertaineko familia batean hezia, gaztetan hainbat musika taldetan aritu zen. Musikarekiko interesean sakonduz, Ameriketako folk eta blues estiloarekiko aparteko zaletasuna azaldu zuen. 1961ean New Yorkera lekualdatu zelarik hasi zen Greenwich Villageko tabernetan jotzen, eta bertan ezagutu zuen John Hammond produktorea; harekin grabatu zuen bere lehen diskoa.

Geroxeago plazaratutako diskoan zegoen Blowing in the Wind abestia ezagun egin zen. Atera dituen disko asko bihurtu dira salmenta postuetako aurren. Hainbat estilo uztartu ditu; besteak beste, folka, countrya, bluesa, rocka, zelta jatorriko musika eta jazza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.