Albistea entzun

Behobia-Donostia

Carles Castillejo eta Aroa Merino garaile

31.276 korrikalarik eman zuten izena gaurko, iaz baino 2.500 gutxiagok.

Aroa Merino, helmugan.
Aroa Merino, helmugan. @BSS_Fortuna Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2016ko azaroak 13

Carles Castillejok iritsi da aurrena helmugara aurten ere Behobia-Donostia proba, ordubete eta hogei segundoko denborarekin. Eta Aroa Merino izan da aurrena iritsi den emakumezkoa, ordubete eta hamar minutuko denborarekin.

Gizonezkoen sailkapena: 

1. Carlos Castillejo 01:00:19

2. Jose Manuel Dias 01:02:21

3. Pedro Nimo del Oro 01:02:31

Emakumezkoena:

1. Aroa Merino 01:10:53

2. Clara Simal 01:12:34

3. Raquel Gomez 01:12:58

Azken hilabeteak prestaketa lanean igarota, 09:30ean abiatu dira gurpil aulkian parte hartu duten kirolariak; 09:35ean iritsi da 214 patinatzaileen txanda; eta 10:00etan lehen korrikalariena —11:35ean abiatu dira azken korrikalariak—.

20 kilometro dauzka ibilbideak, eta 192 metroko desnibel positiboa pilatuko dute parte hartzaileek. Zazpi anoa postu izango dituzte ibilbidean, eta erretiratzeko 23 gune berezi ere bai.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Teresa Errandonea 100 metro hesietako finaletik kanpo

Teresa Errandonea 100 metro hesietako finaletik kanpo

Ainara Arratibel Gascon

Bere sailkatze proban seigarren amaitu du, 13.15eko denborarekin. Hasiera ona egin du, baina gero atzean geratu da.

 ©Fernando Bizerra / EFE

Ledeckyk urrea lortu du; Dresselek urrea eta munduko marka

Jakes Goikoetxea, Berriemaile berezia

Katie Ledeckyk irabazi egin du emakumeen estilo libreko 800 metroko probako finala. Ariarne Titmusi gailendu zaio. Gizonetan, Caeleb Dresselek eskuratu du urrezko domina tximeleta estiloko 100 metroan. Bere munduko marka hobetu du. 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Berria

Informazio osagarria