Behobia-Donostia

Carles Castillejo eta Aroa Merino garaile

31.276 korrikalarik eman zuten izena gaurko, iaz baino 2.500 gutxiagok.

Aroa Merino, helmugan. @BSS_FORTUNA
2016ko azaroaren 13a
19:22
Entzun

Carles Castillejok iritsi da aurrena helmugara aurten ere Behobia-Donostia proba, ordubete eta hogei segundoko denborarekin. Eta Aroa Merino izan da aurrena iritsi den emakumezkoa, ordubete eta hamar minutuko denborarekin.

Gizonezkoen sailkapena: 

1. Carlos Castillejo 01:00:19

2. Jose Manuel Dias 01:02:21

3. Pedro Nimo del Oro 01:02:31

Emakumezkoena:

1. Aroa Merino 01:10:53

2. Clara Simal 01:12:34

3. Raquel Gomez 01:12:58

Azken hilabeteak prestaketa lanean igarota, 09:30ean abiatu dira gurpil aulkian parte hartu duten kirolariak; 09:35ean iritsi da 214 patinatzaileen txanda; eta 10:00etan lehen korrikalariena —11:35ean abiatu dira azken korrikalariak—.

20 kilometro dauzka ibilbideak, eta 192 metroko desnibel positiboa pilatuko dute parte hartzaileek. Zazpi anoa postu izango dituzte ibilbidean, eta erretiratzeko 23 gune berezi ere bai.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.