EUSKAL PRESOAK

Bertan behera utzi dute Sareri iaz atzemandako diruari buruzko auzi saioa

Presoen eskubideen aldeko plataformak salatu du Carlos Urkijok helegitea aurkeztu izana Gasteizko Udalak emandako laguntza baten aurka.  

Guardia Zibila, LABen egoitzan, 2015eko urtarrileko manifestazioko dirua zenbatzen, eramateko. ESPAINIAKO BARNE MINISTERIOA
2016ko azaroaren 22a
07:34
Entzun

2015eko urtarrileko manifestazioan bildutako dirua, 104.000 euro, LABen egoitzan gorde zuten. Guardia Zibila, ordea, sindikatuaren egoitzan sartu zen martxatik bi egunera eginiko operazioan, eta dirua eraman zuen. Hori itzultzeko eskatuz, bihar ziren egitekoak Espainiako Auzitegi Nazionalean auzi saioa. Sarek Concepcion Espejel eta Enrique Lopez errekusatzeko eskatu zuen, eta, hala egiten duen aztertu bitartean, saioa atzeratu du Auzitegi Nazionalak.

Agerraldi bat egin su Sarek horren berri emateko. PPren gertukoak direlakoan eskatu du plataformak bi epaileak errekusatzeko: "Beste auzi batzuetatik baztertzen ari dira eta Auzitegi Nazionalak gure auzian jarri ditu, gustu txarreko broma bat balitz bezala, badakien arren bi epaileek PPrekiko duten gertutasun ideologikoak baliogabetu egiten dituela alderdi horrekin zerikusia duten auziak ebazteko". Joseba Azkarraga eta Ainhoa Azkarate bozeramaileek adierazi dutenez, Sareri dirua konfiskatu izanak "lotura zuzena" du PPrekin, hark "agindu eta justifikatu zuelako operazioa". Ohartarazi dutenez, "errekusazioa onartzen ez badute, epaia emana dago".

Bestalde, Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko ordezkariaren jokabidea kritikatu du Sarek. Diru laguntza bat eman zion Gasteizko Udalak plataformari bake eta elkarbizitzari buruzko jardunaldi batzuk antolatzeko, eta laguntza hori ematearen aurka helegitea aurkeztu du Urkijok. Kexu azaldu da Sare haren argudioekin: "Normala iruditzen zaizue mahai-inguru horiek, kontuan hartuta bertan izango direla, besteak beste, Sara Buesa, Rosa Rodero, Martin Pallin eta Juan Jose Ibarretxe, biktimen duintasunaren aurkako eraso bat direla? ba ordezkariak uste du baietz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.