Euskal literatura

Arantxa Urretabizkaia: "Adostasunaren bertuteak ikasi ditut, desadostasunei esker"

Hondarribiko alardeari buruzko 'Bidean ikasia (1993-2016)' liburua aurkeztu du Arantxa Urretabizkaiak; kronika, fikzioa eta hausnarketa bildu ditu.

Arantxa Urretabizkaia prentsaurrekoa hasi baino lehen, gaur, Donostian. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
ander perez zala
2016ko azaroaren 24a
14:05
Entzun

Arantxa Urretabizkaia kazetari eta idazlearen Bidean ikasia (1993-2016) obra berriak Hondarribiko alardea du abiapuntua: "Liburu honen helburua da gatazkan ikasi dudana besteentzako baliagarria izatea". Pamiela argitaletxeak kaleratu du liburua.

Alardearen inguruan izandako desadostasunak nabarmendu ditu Donostian egindako agerraldian: "Desadostasun baten aurrean, gure jokaera nagusia da iritzi desberdina duena etsai bilakatzea. Adostasunaren bertuteak ikasi ditut, desadostasunei esker".

Hogei urte pasatu ondoren erabaki du alardeari buruz idaztea, urte horiek "ardoa likore bilakatzeko" behar izan dituelako: "Orain aurkitu dut kontakizunaren forma eta liburua argitaratzeko kemena", azaldu du haren obra berriaren aurkezpenean. Argi utzi nahi izan du liburua ez dela historialari baten edo kazetari baten lana, literatura baizik.

Azken urteetan bizi izandakoari esker, Urretabizkaia konturatu da merezi duela konponbidea bilatzea eta ezinbestekoa dela beldurra gainditzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.