Albistea entzun

IKURRINA

Lau hamarkada iruditerian

40 urte dira Realaren eta Athleticen arteko derbi batean Jose Angel Iribarrek eta Inaxio Kortabarriak ikurrina atera zutenetik.

Kortabarria eta Iribar, ikurrina eskuan, 1976ko abenduaren 5ean.
Kortabarria eta Iribar, ikurrina eskuan, 1976ko abenduaren 5ean. / BERRIA

Berria -

2016ko abenduak 5 08:16

1976ko abenduaren 5a. Francisco Franco Espainiako diktadorea urtebete lehenago hila, eta Erreforma Politikorako Legea onartu berri Espainiako Gorteetan. Aldarrikapen eta mobilizazio sozial handiko urteak, besteak beste hamarkada luzez ezkutuan izandakoak berriro plazaratzekoak.

1976ko abenduaren 5ean jokatu zuten Atotxan Realak eta Athleticek euskal derbia. Espainiako Ligako 13. jardunaldia zen, eta artean legez kanpokoa zen Ikurrina Hego Euskal Herrian. Legez kanpokoa, eta Frankismo garaian, jazarria. Egun horretan, ordea, historiarako irudia utzi zuten bi taldeek. Inaxio Kortabarria eta Jose Angel Iribar, bi taldeetako kapitainak, eskuan ikurrina zeramatela irten ziren Atotxako zelaira. Atzean, bi taldeetako hamaikakoak, eta harmailetan, txalo zaparrada. Gaur dira 40 urte irudi hartatik.

Irudiaren erdian, ikurrinak estalita, Josean De La Hoz Uranga ageri da. Haren hankak. Realeko jokalaria zen, eta gerora azaldu zuenez, harena eta beste lagun batzuena izan zen ideia. Haren arrebak josi zuen Getarian, eta partidaren egunean bertan eraman zuten Getariatik Donostiara. De la Hoz bera eta Kortabarria joan ziren Athleticekoengana, partida baino une batzuk lehenago, ikurrinarekin zelairatzea proposatzera. Bi taldeetako jokalariek aho batez onartu zuten keinua, eta hala egin zuten. Eta Sanchez Rios epaile andaluziarrak aktan idatzi zuen gertatutakoa. 1979an Araba, Bizkai eta Gipuzkoako estatutua onartzearekin legeztatu zuten.

Horrela azaldu zuen duela hiru urte De la Hoz Urangak ETBn, duela hiru urte:

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Angel Berrueta oroitzeko ekitaldi bat, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola / Foku

Angel Berrueta biktima gisa aitortzeko tramitazioa hasi dute

Iosu Alberdi

Nafarroako eskuin muturraren eta estatuaren biktimak aitortzeko batzordeak 35 eskaera jaso ditu. Batzordea aurreko astean elkartu zen Berrueta-Mañas familiarekin.

Asier Ezeiza, gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalean. ©ZIPI / EFE

Asier Ezeizari 182 urteko espetxe zigorra ezarri diote

Berria

ETAk 2003an Alacanten eta Benidormen eginiko bi atentaturengatik zigortu dute.

Frederique Espagnac eta Max Brisson —ezkerrean— artxiboko argazki batean. ©BOB EDME

Espagnac, Brisson eta Saint Pe izanen dira Frantziako Senatuan ordezkari

Ekhi Erremundegi Beloki

Igandean iragan ziren Frantziako Senaturako bozak Ipar Euskal Herrian. Aurkeztu diren bederatzi zerrenden artean, orain arteko hiru senatariak karguan atxikitzearen alde egin dute hautetsiek
Kaledonia Berriko herritarrak FLNKS koalizio independentistako mitin batean, 2019an. ©FLNKS

Kaledonia Berriko independentistak, estreinakoz Senatuan

Maddi Iztueta Olano

FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakeko kide bat izango da Frantziako goi ganberako senatarien artean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Berria

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...