Transexualitatea

Chrysallisen afixen kontra egin dute Gasteizen eta Iruñean

Bulba duen mutil bat eta zakila duen neska bat ageri diren irudiak hautsita eta gainetik pintatuta agertu dira.

jarraia130513.jpg
Oihana Elduaien Uranga.
2017ko urtarrilaren 14a
10:00
Entzun

Haur transexualen egoera ikusaraztea helburu duen kanpaina horrek erasoak izan ditu. Gasteizen, afixa zegoen markesina bateko kristala hautsi egin dute, Zabalgana auzoan; eta, Iruñean, "kanpora" hitza pintatu diote gainetik.

Haur horien egoera ikusarazi nahi du kanpainak, ikusmenak ulermena ekarriko duelakoan, hala, adingabe horiei bizi osorako iraun dezaketen traumak eragozteko. Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak leloarekin abiatu du kanpaina Chrysallis Euskal Herria elkarteak. Besteak beste, afixak jarri dituzte Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko autobus markesetan, eta han egongo dira hilaren 16ra arte.

Zestura

Facebooken zentsura ere jasan du kanpainak. Bulba duen mutil bat eta zakila duen neska bat ageri diren irudia duen gaztelerazko kartela kenarazi zioten aurrena, eta, 48 ordu pasatu zirenean, hura berriz erabiltzeko baimena eman zion atzo. Baina, handik gutxira, euskarazko kartela kenarazi zioten. 

Erasoak gertatu aurretik, Chrysallis elkartea pozik zegoen kanpaina izaten ari den emaitzarekin. Horregatik, eskerrak eman dizkie zentsuraren aurka elkartasuna agertu dieten guztiei, uste baitute haiei esker berreskuratu dutela kartela erabiltzeko baimena. Facebookek "okerra" izan dela-eta berriz erabiltzeko baimena eman die. Baina, hori egin eta denbora gutxira, euskarazko kartela zentsuratu die.

Zentsurak zentsura, elkarteak eman dituen datuen arabera, Facebooken 120.000 erabiltzailerengana iritsi zen kartela, eta Twitterren gehien aipatutako hamarren artean egon da Hego Euskal Herrian.

Diru laguntza anonimoa

Halako kanpaina batek kostu ekonomiko handia du, eta Chrysallis elkarteak 28.000 euroko laguntza jaso du. New Yorken bizi den euskal jatorriko batek eman die laguntza, baina ez dute besterik esan emaileari buruz. Izan ere, dirua ematearen baldintza zen bere nortasuna ezkutuan gordetzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.