SEXU ABUSUAK ELIZA KATOLIKOAN

Urkullu: "Elizari dagokio neurriak hartzea"

Vatikanoko Estatu idazkariarekin batzartu da Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.

Urkullu eta Parolin, elkarri bostekoa ematen. JON BERNARDEZ / EFE
2017ko urtarrilaren 13a
01:11
Entzun 00:00:0000:00:00

Juan Kruz Mendizabalen sexu abusuen auziaz mintzatu da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Vatikanoan. Esan duenez, "Elizari dagokion prozesu bat" da, eta hark "erabakiak hartu ditu jada".

Pietro Parolin Vatikanoko Estatu idazkariarekin bildu aurretik egin ditu adierazpenok Urkulluk. Esan duenez, ez dagokio Urkulluri berari auzian sartzea: "Ez dagokit gai horretan sartzea. Hartu dituzte erabakiak jada, eta, printzipioz, errespetatu egin behar dut jazarpena salatu duten pertsonen egoera".

Urkulluk gaineratu du biktimek justizia arruntera nahiz kanonikora jotzeko aukera dutela: "Elizbarrutia eta, haren egitura hierarkikoan, Eliza katolikoa dira erabakiak hartzen dituztenak. Ez dagokit niri baloraziorik egitea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.