Goya sariak

Goya sarietarako hamar izendapen bazituen ere bakarra eskuratu du 'Obaba'-k

Bart gauean izan zen Espainiako Goya sarien ekitaldia eta Mortxo Armendarizen =iObaba=i filmak hamar izendapen bazituen ere sari bakarra eskuratu du. Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako filmak soinurik onenaren saria bakarrik eskuratu du. Bestalde, Asier Altuna eta Telmo Esnal ere esku hutsik geratu dira. =iAupa Etxebeste!=i filmean egindako lanagatik zuzendari berri onenaren sarirako izendatu zituzten.

2006ko urtarrilaren 30a
10:18
Entzun
Hamar izendapen izan arren bakarra eskuratu du Montxo Armendarizen Obaba filmak eta gainera, zituen izendapenen artean xumeenetako saritu dute; soinurik onena. Beste bederatzi izendapen zituen filmak, horien artean sari nagusiak zeuden irabazteko hautagaietako bat zen. Azkenean, baina, Isabel Coixeten =La vida secreta de las palabras=i izan da garaile nagusia. Coixeten filmak bost izendapen zituen eta lau bereganatu ditu: film onenaren saria eta zuzendari onenarena, bestek beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.