Lan Eskaintza Publikoa

Jaurlaritzak 740 plaza eskainiko ditu hezkuntzako zazpi espezialitatetan

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ingelesa, Gorputz Hezkuntza, Musika, eta Hezkuntza Berezian Pedagogia Terapeutikoa zein Entzumena eta Hizkuntza dira lanpostuak eskainiko dituzten espezialitateak. Deialdia otsailean argitaratuko da Aldizkari Ofizialean.

Lan eskaintza publikorako etsamin bat, 2014an. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
2017ko urtarrilaren 25a
13:26
Entzun 00:00:0000:00:00

2015ean egin zen gisa honetako azken lan eskaintza publikoa. Jaurlaritzak azpimarratu duenez, orduan 275 plaza eskaini ziren arren, haiek eskuratu zituztenez gain beste 491 lagunek ere gainditu zuten proba. Horregatik, azpimarratu du bere ustea: "Badagoela prozesu berri honi berme guztiekin aurre egiteko ongi prestaturiko profesional talde zabala". Horregatik, lan eskaintza egitea erabaki dute. Honela banatuko dituzte plazak:

Haur Hezkuntza: 227

Lehen Hezkuntza: 252

Ingelesa: 57

Gorputz Hezkuntza: 37

Musika. 36

Hezkuntza Berezia. Pedagogia Terapeutikoa: 105

Hezkuntza Berezia. Entzumena eta Hizkuntza: 26

Gaur goizean sindikatuekin Mahai Sektorialeko bilera izan ostean eman du eskaintzaren berri Jaurlaritzak. Berretsi du, legealdi honetan urtean EPE bat antolatuko duela.

Aurkezten direnek bi proba kanporatzaileri egin beharko diete aurre. Aurrenekoaren parte izango dira gai bat idatziz aurkeztea eta ariketa praktiko bat egitea, eta bigarrena programazio didaktiko bat prestatu eta defendatzea.

Otsailean argitaratuko dituzte eskaintzaren xehetasunak Aldizkari Ofizialean.

"Prekarietatea betikotzeko saioa"

Sindikatuak, baina, ez daude gustura lan eskaintzarekin. ELAk salatu du "prekarietatea betikotzea" besterik ez duela lortuko Jaurlaritzak. Gogor salatu du eskaintzak hartzen duen esparruan 9.500 lagun behin-behineko kontratuarekin lanean ari direnean 750 plaza besterik ez ateratzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.