Euskal presoak

Ibon Iparragirre presoa jipoitu dutela salatu du Iparra Galdu Baik plataformak

Oharrean azaldu dutenez, beste hiru presok eraso zioten bere ziegan. Larunbatean izan zuten haren lagunek gertatutakoaren berri.

Ibon Iparragirreren aldeko pankarta bat, 2014ko Lau t'erdiko txapelketaren finalean, Juan Martinez de Irujo aurrean dela. MONIKA DEL VALLE, ARGAZKI PRESS
2017ko otsailaren 6a
19:03
Entzun

Larriki gaixo dago Ibon Iparragirre euskal presoa, baina gaur arte epaileak atzera bota ditu hura aske uzteko eskaera guztiak. Orain, berriz, Iparra Galdu Baik plataformak salatu du beste hiru presok jipoitu egin dutela.

Erasoaren berri asteburuan jakin zuten haren gertukoek, hura bisitatzera joan zirenean. Iparragirrek berak azaldu zienez, hiru preso sartu zitzaizkion ziegara, eta, bik heltzen zioten bitartean, besteak jo egin zuen. Kolpeen ondorioz, hortz protesia apurtu zioten. Horretaz gain, hainbat objektu lapurtu zizkiotela ere salatu du ondarroarrak, besteak beste, deiak egiteko txartela.

Hura aske uztearen aldeko plataformak salatu du haren egoerak okerrera egin duela azken hilabeteetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.