Gizartea

Milatik gora bildu dira urre meatze proiektuaren aurka Ezpeletan

Submine enpresak Kanbo eta Sara artean dauden 11 herrietan ustiapen ikerketak egin nahi ditu urrerik baden jakiteko, lehenik, ustiatzeko ondoren.

jarraia131550.jpg
Nora Arbelbide Lete.
2017ko otsailaren 11
09:48
Entzun

Stop Mines EH, Cade, Bizi, Ezpeletako piperra eta Ossau-Iraty gasna jatorri izeneko laborariek deitu dute elkarretaratzera. Xede nagusia Sudmine enpresak miaketa lanetarako baimenik ez dezan lortu da. Frantziako ekonomia ministerioaren esku da baimena ematea ala ez. Eta ministerioaren web gunean iritzia biltzeko aukera dauka, hain zuzen, Sudminek. Urtarrilaren 30ean hasia, otsailaren 17a arte luzatzekoa da. Epeak motzegiak direla eta ez dela batere zabaldua izan salatu dute elkarteek.

"Kalte ekologikoa izugarria izanen dela" berretsi dute elkarteek, asteartean egin prentsaurrekoan.

Proiektua bera 2015ko larrazkenean zen zabaldu. Izan ere, 2012an meatzeen kodea aldatzen hasiak dira Frantziako Asanblea Nazionalean, Ekologia eta Ekonomia ministroek bultzaturik. Ia desagertzear zegoen industria jarduera berpiztea dute helburu, eta horretarako, meatze enpresei lana erraztea. Lurraren jabetza norena den zehazten du, adibidez, kode horrek, eta gobernuarena litzateke, justuki, lurpean dagoen guzia, lur gainekoak jabea izan arren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.