inauteriak

Ikerketa abiatu dute Ituren eta Zubietan erakutsitako animalia hilen inguruan

Basoko animalia hilak jendearen aurrean erakustea legearen kontrakoa dela argudiatuta, haiek erakutsi zituztenak identifikatzen ari da Polizia.

Foruzaingoak zabaldutako irudi bat. NAFARROAKO FORU POLIZIA
Oihana Elduaien Uranga.
2017ko otsailaren 21a
12:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Basurde eta azeri hilak erakutsi zituzten Ituren eta Zubietako inauterietan, eta baita haien barrukiak ere. Horrek zenbaiten asaldura sortu zuen sare sozialetan, eta gaiari tiraka ikerketa abiatu du Nafarroako Foruzaingoak, lege hausteak egon zitezkeelakoan.

Basoko habitata babestea helburu duen foru legearen 8. artikuluak "animalia bizi edo hilak edo gorpuzkiak edukitzea, bertakotzea eta haiekin trafikoa zein komentzioa egitea" debekatzen du, eta baita haiek "inportatzea, esportatzea, salmentarako erakustea eta erakustaldi publikoa egitea" ere. Gainera, Poliziak azaldu duenez, animalia horiek ehizatzea debekatuta dago Ituren eta Zubieta aldean, eta, beraz, erakutsitako animalia hilak han ehizatuak balira, beste arau-hauste bat legoke.

Foruzaingoak jakinarazi du harremanetan jarri zela Mari Jose Bereau Iturengo alkatearekin. Iturri horren arabera, alkateak ere kezka agertu zuen gertaera horiek izan dituzten ondorio ezkorrengatik; mehatxu eta irainak ere jaso baitituzte. Hildako animaliak erakustea debekatuta dagoela jakinarazi zion Poliziak alkateari, eta hark esan zien datorren urteko inauterietarako neurriak hartuko dituela. Foruzaingoaren arabera, halakoak geldiarazteko beharrezkoa da udalaren laguntza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.